Arrigorriagan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 orduko geldialdia Talleres Berasategi enpresan, atzo hildako beharginagatik

Gainera, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bost minutuko isilunea deitu du 19:00etarako, eta ondoren lapikokada bat egingo dute.
Ertzaintzaren auto bat, istripua gertatu zen tailerraren sarreran
Ertzaintzaren auto bat, istripua gertatu zen tailerraren sarreran. Argazkia: Iker Salgado.

Talleres Berasategiko langileak 24 orduko geldialdia egiten ari dira, atzo, osteguna, bertako behargin bat lan-istripu batean hil ostean. 12:00etan egin dute enpresaren egoitzan, ELA, LAB, ESK, STEE eta ESK sindikatuek deituta.

Gainera, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bost minutuko isilunea deitu du 19:00etan, eta ondoren, Aiarako eskualdean, lapikokada egingo dute 57 urteko langilearen heriotza eragin zuen lan-istripua salatzeko.

Hildakoa Laudion bizi zen. Atzo goizeko 7:00etan, lanean zegoela, eskailera batetik erori eta momentuan hil zen.

LAB sindikatuak deitoratu egin du ohar batean ohiko jarduera ekonomikoaren berraktibatzea "zoritxarrez ezaguna dugun irudi batekin hastea, hildako langile baten irudia".

Sindikatuaren arabera, Arrigorriako enpresak asteartean heldu zion berriro bere ohiko jarduerari eta zuzendaritzak "ez du oraindik aurkeztu koronabirusaren aurkako protokoloa".

"Momentu zailak"

"Momentu zailak bizi ditugu, langileok eta gizarteak, orokorrean. Lanera itzultzera behartu gaituzte osasuna eta bizitza bermatuta egon ez arren, eta egoera ez dago kontrolpean. Erakunde publikoek eta patronalak kapitalari lehentasuna eman diote langileen bizitzaren aurrean", gaineratu dute.

Hori dela eta, langileak datozen orduetarako deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X