Hezkuntzako eta EHUko garbitzaileak lanera itzuli dira "derrigortuta"
Hezkuntza Sailaren eta EHUren zentroetan garbiketarako azpikontratatuak lanpostuetara itzuli dira "egoerak behartuta" eta "% 100eko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiete, koronabirusa dela eta. Hala ere, garbitzaileek ez dute greba bertan behera utziko eta lan gatazkak "bere horretan jarraituko du", langileen aburuz.
ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek martxoaren 2an hasi zen 5 asteko greba antolatu zuten, 2014tik berritu gabe zegoen lan-hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko.
Gaur goizean, Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, sindikatuetako ordezkariek Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte. Horrek, praktikan, langile horiek "greba eskubiderik gabe uztea" esan nahi duela azpimarratu dute.
Haien ustez, Eusko Jaurlaritzak osasunerako hain arriskutsua dela adierazten badu, "egokiena ikastetxeak ixteko agindua ematea da", dena den, "erantzukizunaren pisua betiko pertsona berberen gainean jartzea erabaki du: garbitzaileen gainean", deitoratu dute.
Deialdia antolatu duten sindikatuek adierazi dutenez, "haserre eta etsipenarekin, baina erantzukizunez" hartu dute gutxieneko zerbitzuen agindua, eta, beraz, langileak gaur itzuliko dira beren lanpostuetara.
"Erantzukizunez lan egingo dugu, egoerak horretara behartzen gaituelako. Gure lana egingo dugu, baina gatazka mantendu egingo da. Aurrerago, egoerak nola egiten duen aurrera baloratuko dugu. Greba berriro deitzea beharrezkoa bada eta egoerak hala ahalbidetzen badu, gatazkak eta lanuzteak jarraitu egingo dute", adierazi du Itsasne Nuñez LABeko ordezkariak.
Langileek argi utzi dute "greba amaitzeko, akordio bat behar dela".
"% 100eko gutxieneko zerbitzua deitzea ezohiko egoera bat da", "eufemismoa" bat, "ez baitira gutxieneko zerbitzuak, maximoak baizik" azaldu du sindikalistak. "Langile guztiak lanaldi osoan lan egitera behartuta daude, langileen % 100a kontratatutako orduen % 100a" salatu du Nuñezek.
Enpresa azpikontratatuei, Hezkuntza sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari "arduraz" jokatzeko exijitu diete sindikatuek, eta "hezkuntza komunitatearentzat funtsezkoa den kolektibo baten aldarrikapenei" erantzutea eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.