Eslovenia
2025/08/10 - 18:11
Segurtasun Kontseiluko Europako herrialdeek Gaza okupatzeko plana alde batera uzteko eskatu diote Israeli
Bahituentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Erresuma Batuak, Frantziak, Danimarkak, Greziak eta Esloveniak, eta Gazako egoera humanitarioak okerrera egingo lukeela azpimarratu dute.
2025/07/18 - 11:07
Gainpopulazioa Europako kartzeletan
Kontseilu Europarrak kontinenteko espetxeetako masifikazioari buruz ohartarazi du; izan ere, badira plaza erabilgarriak baino preso gehiago dituzten herrialdeak.
2024/06/05 - 11:40
Esloveniako Parlamentuak Palestinako Estatua onartzearen alde bozkatu du
Zentro-ezkerreko Gobernuaren proposamena aldeko 52 botorekin eta kontrako botorik gabe onaru du Parlamentuak. Esloveniako Gobernuaren ustez, Ekialde Hurbilean bake iraunkorra bermatu dezakeen irtenbidea da bi estatuena, Israelena eta Palestinarena.
2023/08/06 - 21:15
Esloveniak babes zibileko europar protokoloa aktibatu du azken hamarkadetan izandako uholde larrienen aurrean
Milaka pertsonak ez daukate argindarrik ezta urik ere. Ostegunetik herrialdearen bi heren kaltetu dituzte uholdeek dagoeneko, eta gutxienez lau pertsona hil dira, eta milaka etxetik atera behar izan dira babes bila.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/03/12 - 08:14
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik
Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, "tokian tokiko baldintzen arabera" doituko dituzte murrizketak.
2019/08/01 - 16:46
CAFek seinaleztapen sistemak berritzeko kontratuak lortu ditu, 120 milioi euroan
Hainbat kontratu esleitu dizkiote Mediterraneoko Korridorean ADIFentzat eta Esloveniako eta Bulgariako gobernu mailako erakundeentzat.
2019/03/15 - 19:10
Mundu osoko ikasleak kalera atera dira, aldaketa klimatikoari aurre egiteko eskatuz
'Youth for Climate' mugimenduak deituta, ikasleek grebara jo dute eta nazioarteko ehunka hiritan mobilizazioak egin dituzte.
2018/12/10 - 09:53
Eslovenia, 1991
Urte hartan hasi zen Jugoslaviaren zatiketa. Lau gerra izan ziren eta Esloveniaren kasuan, gerrak hamar egun iraun zuen eta 70 pertsona inguru hil ziren.
2018/10/06 - 00:20
Esloveniako bi hartz askatu dituzte Pirinioetan, Zuberoatik hurbil
Protestak egon dira hartzak askatzeagatik, eta manifestaldiak saihesteko azkenean bi hartzak helikopteroz eraman dituzte mendiraino.
2017/08/10 - 14:37
Zinemaldia, euskarazko, eslovenierazko eta errumanierazko zinemarako leiho
Glocal in Progress sailak postprodukzio fasean dauden hiru film erakutsiko ditu profesionalen aurrean, lanok bukatzen edo nazioartean zabaltzen lagun dezaten.
2017/02/09 - 12:11
Baionako bi bizilagun atxilotu dituzte Eslovenian, jihadismoa egotzita
Estatu Islamikoaren kide berriek Siriara bidean zeharkatzen duten igaroleku batean atzeman zituzten.
2015/11/13 - 13:52
Austriak 3,7 kilometroko hesia altxatuko du Esloveniarekin duen mugan
Esloveniak hala eskatuta, 25 km luze dituen hesia egiteko egitasmoa baztertu du Austriak, oraingoz behintzat.
2015/11/11 - 13:15
Kroaziako mugan hesia altxatzen hasi da Eslovenia
Esloveniako lehen ministroaren arabera, behin-behineko hesia izango da, errefuxiatuak "kontrolik gabe sar ez daitezen".
2015/11/07 - 21:21
Tirabirak Eslovenian, Austriara igaro nahi duten errefuxiatuen artean
Hala ere, agintariek argi esan dute ez dituztela nazio edo erlijioaren arabera bananduko.
2015/10/25 - 19:51
66.600 errefuxiatu baino gehiago Eslovenian sartu dira azken egunotan
Kroazia eta Hungaria bitarteko muga itxi ostean, Europako iparraldera iristeko bide berriak hartu dituzte errefuxiatuek azken asteetan.
2015/10/24 - 17:07
13.000 errefuxiatu heldu dira Esloveniara egun bakar batean
Esloveniak, 2 milioi biztanleko herrialdeak, 55.000 errefuxiatu baino gehiago hartu ditu aste betean. Handik Austriara doaz gehienak.
2015/10/21 - 14:00
Sute batek Esloveniako errefuxiatu gune baten erdia kiskali du
Sute handi batek Breziceko errefuxiatu gunean zeuden kanpadenden erdiak erre ditu. Bertan, 3.000 lagun inguru daude.
2015/10/21 - 11:39
'Errefuxiatuak kontrolatzeko ahalmena' eman dio Esloveniak Armadari
Eslovenia eta Kroazia arteko mugan, Esloveniako Armadako soldaduak daude, zaintza lanak egiten; errefuxiatu oldearen aurrean 'segurtasuna bermatzea' da helburua, bertako agintarien esanetan.
2015/10/21 - 10:51
Errefuxiatuek Sutla ibaia oinez zeharkatu dute Esloveniara iristeko
Errefuxiatu talde batek bart gauean Sutla ibaia oinez zeharkatu dute Kroaziatik Esloveniara lehenbailehen iristeko.