Eslovenia, 1991
1991ean hasi zen Jugoslaviaren zatiketa. Emaitza lau gerra izan ziren: Esloveniakoa, Kroaziakoa, Bosniakoa eta Kosovokoa. Bosniakoa eta Kroaziakoa izan ziren hildako gehien eragin zituztenak, Esloveniakoa, berriz, gutxien eragin zituena.
Esloveniak hainbat abantaila zituen: ez zuen zuzeneko mugarik Serbiarekin, Kroaziak tapoi funtzioa egiten zuen bien artean. Eta garrantzitsuena ez zuen herritarren artean nahasketarik. Esloveniako ia biztanle guztiak esloveniarrak ziren, ez zegoen ia serbiarrik edo kroaziarrik. Horregatik Eslovenian egin zen erreferendumean, % 95ak Jugoslaviatik banatzearen alde bozkatu zuen, parte hartzea % 93 izan zelarik.
Jugoslaviako Armada Federala banaketa hori galarazten saiatu zen, armada horretan serbiarrak ziren nagusi. Gerra laburra izan zen, 10 egunekoa, eta 70 hildako inguru eragin zituen.
Armada federalak atzera egin zuen Kroazia eta Bosniarantz, bertan bazeuden defendatu beharreko serbiarrak. Kroazian, biztanleriaren ia % 30 serbiarrak ziren, Bosnian berriz % 30 serbiarrak eta % 20 kroaziarrak, ... gainerakoak musulman bosniarrak ziren. Bi herrialde horietan gerra zibil bortitza gertatu zen, 300.000 bat hildako guztira, eta garbiketa etnikoa ere izan zen. Hainbat mende elkarrekin arazorik gabe bizi ostean, Milosevic serbiarra edo Tudjman kroaziarra bezalako buruzagi arduragabek konbentzitu zituzten desberdinak zirela eta elkar hil behar zutela.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz