Espainiako Felipe VI.a
2020/08/04 - 23:41
Juan Carlos I.ak dirua zuritu eta iruzur fiskala egin zuen ikertzen jarraitzen dute
Gakoa bere ukiezintasun juridikoa da; 2014an, abdikatu zuenean, galdu zuen hori.
2020/08/04 - 23:31
Sanchezek "ez daki" non dagoen Juan Carlos I.a
Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, informazio hori errege emerituari ala Errege Etxeari dagokie ematea. Felipe VI.ak Juan Carlos I.aren erabakiaren aurreko jarrera nabarmendu du Sanchezek.
2020/08/04 - 19:19
Sanchezek dio ez dakiela non dagoen Juan Carlos I.a
Espainiako Gobernuko presidenteak defendatu egin du Errege Etxearen erantzuna "egokia" izan dela.
2020/08/04 - 16:35
Monarkia arriskuan al dago?
Espainiako Kongresuan ez dago gehiengo nahikorik Estatuaren erreforma politikoa egiteko. Baina, Erakundearen irudia oso ahulduta dagoela uste dute adituek.
2020/08/04 - 13:12
Juan Carlos I.a Dominikar Errepublikan dagoela adierazi dute hainbat hedabidek
Hedabide berberek, gainera, irailean Espainiako lurretara itzul daitekeela adierazi dute.
2020/08/04 - 11:15
Juan Carlos I.ak Errege Familiako kide izaten jarraitzen du, errege izaerarekin
Errege emerituak forupekoa izaten jarraitzen du, eta, beraz, Auzitegi Gorenak 2014ko ekainean abdikatu ondoren egindako delituengatik baino ezin izango luke epaitu.
2020/08/04 - 11:12
Alderdiak kritiko agertu dira Juan Carlos I.ak hartutako erabakiarekin
Alderdi politikoek haien iritzia eman dute, Juan Carlos I.ak paradisu fiskaletan deklaratu gabeko dirutzak dituela publiko egin eta gero Espainia uztea erabaki ondoren.
2020/08/04 - 10:26
Genevako fiskalaren ikerketek krisia azkartu zioten errege emerituari
Yves Bertossa Genevako lehen fiskala duela bi urtetik ari da harekin eta Corinna Larsen bere lagun ohiarekin lotutako hainbat milioiko dohaintzak ikertzen.
2020/08/03 - 23:23
Hainbat politikarik Juan Carlos I.aren erabakiaren gaineko euren iritzia eman dute
Sare sozialetan, zenbait erreakzio izan dira, arratsaldean, Espainiako errege emerituak hartutako erabakiaz.
2020/08/03 - 23:15
Ustez Suitzan eta paradisu fiskaletan duen diruagatik alde egin du Juan Carlos I.ak
Ia 58 urte eman ditu Zarzuelan; hemendik aurrera, baina, Espainiatik kanpo biziko da errege emeritua.
2020/08/03 - 22:51
Juan Carlos I. Espainiako errege emerituak Espainiatik kanpo bizitzea erabaki du
Hala iragarri dio Felipe VI.ari, "bizitza pribatuko hainbat gertakari izaten ari diren oihartzuna kontuan izanik".
2020/08/03 - 20:57
Juan Carlos I.a erbesteratu egin da
Paradisu fiskaletan deklaratu gabeko dirutzak dituela publiko egin eta gero erabaki du estatuburu ohiak Espainia uztea.
2020/08/02 - 20:33
"Sagar ustela otarretik" ateratzearekin nahikoa ez dela ohartarazi du Rufianek
ERCren Kongresuko bozeramailearen hitzetan, bere garaian Cristina infantaren senarrarekin egindakoa Juan Carlos I.arekin errepikatu nahi du Zarzuelak orain.
2020/07/27 - 23:08
Corinna Larsen inputatu eta irailean deklaratzera deitu du Villarejo auziko epaileak
Corinna ez ezik, Jose Villarejo komisario ohia, haren bazkide Rafael Redondo eta Juan Villalonga Telefonicako presidente ohia ere deitu ditu deklaratzera.
2020/07/20 - 20:30
Batzar Nagusiek ukatu dute erregea eta errege emeritua 'persona non grata' izendatzea
Proposatu duen taldeak, Elkarrekin Bizkaiak, eta EH Bilduk soilik babestu dute ekimena, eta EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute, PPk bezala.
2020/07/17 - 23:02
Espainiako erregea eta erregina Euskal Autonomia Erkidegora etorri dira
Goizean Bilbon eta arratsaldean Gasteizen egon dira Felipe eta Letizia.
2020/07/17 - 16:44
Erregeen aurka protesta egin eta errepublika aldarrikatu dute Bilbon eta Gasteizen
Manifestariek Franco diktadorea, Juan Carlos I.a eta Felipe VI.aren irudiak, buruz behera, jarri dituzte Bizkaiko zein Arabako hiriburuan, hiru kartel erraldoitan.
2020/07/17 - 16:26
Espainiako errege-erreginak Bilbon izan dira gaur, turismoa bultzatu nahian
Guggenheim museoan izan dira aurrena, ondoren Arte Ederren museoan bilera izan dute enpresariekin eta gero Gasteizera joango dira.
2020/07/17 - 14:02
Protesta artean hasi dute Espainiako errege-erreginak EAEra bisita
Espainiako errege-erreginak Bilbora iritsi dira, eta bertan emango diote hasiera EAEra egindako bisitaldiari. Batzuen protesta eta besteen txalo artean jaso dituzte.
2020/07/16 - 14:22
Urkullu eta Chivite covid-19ak utzitako biktimen omenaldian izan dira gaur Madrilen
Covid-19aren ondorioz Espainian hildako ia 30.000 pertsonak gogoratu dituzte bertan. Hain zuzen ere, 35 minutuko iraupena izan du eta 400 pertsona inguru bildu ditu.