Espetxeak
2022/01/12 - 12:00
Formazioa, tailerrak eta jarduera produktiboak, Aukerak presoak gizarteratzerako euskal agentziaren oinarriak
Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik 100 egun bete diren honetan, lehen hiru hilabeteetan egindako lanarekin "pozik" mintzatu da Artolazabal sailburua. Hala ere, hobetzeko arloak badaudela onartu du.
2022/01/12 - 06:57
100 egun bete dira Eusko Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik
Beatriz Artolazabal sailburuak agerraldia egingo du gaur goizean presoen gizarteratzerako Aukerak agentzia aurkezteko eta aurtengo erronka nagusiak azaltzeko.
2022/01/11 - 21:44
Koronabirus agerraldi bat atzeman dute Martuteneko kartzelan, 70 positiborekin
Azken datuen arabera, 70 kasu antzeman dituzte. Gehienak asintomatikoak dira edo sintoma arinak dituzte. Presoak, langileak eta funtzionarioak… denak osasun protokoloa jarraitzen ari dira eta kartzela itxi egin da koarentena prebentibo gisa.
2022/01/09 - 19:50
Guantanamoko espetxearen 20. urteurrenean, hura ixteko konpromisoa gogorarazi diote Bideni
"AEBk I-11ko erasoei erantzuteko egindako injustizia, gehiegikeria eta zuzenbide estatuaren mespretxuaren ikur iraunkorrena da Guantanamo", salatu du Human Rights Watchek.
2022/01/09 - 14:44
Sarek "elkarlanean" aritu nahi du 2022an amai dadin "salbuespenezko espetxe politika"
Sare herritarrak txosten bat argitaratuko du hilabete honetan, eta bertan jasoko ditu azken hiru hamarkadetako kartzela politikari buruzko azterketa eta "etorkizunari begira egiteko falta dena".
2022/01/08 - 21:47
Kale eta plaza andana bete dituzte ETAko presoen eskubideen alde
Koronabirusaren ondorioz, eta bigarren urtez jarraian, ez dute manifestazio erraldoirik egin Bilbon. Presoak Euskal Herrira gerturatzearen aldeko aldarrikapenak herriz herri zabaldu ditu Sarek.
2022/01/08 - 21:22
Milaka herritarrek ETAko presoek jasaten duten salbuespen legedia amaitzea eskatu dute
Milaka eta milaka lagun irten dira Euskal Herri osoko herri eta hirietan, euskal presoen eskubideen aldarrian. 200 deialdi inguru egin dira; Bilbon izan da elkarretaratzerik jendetsuena. 1.000 lagun inguru bildu dira Kale Nagusian.
2022/01/08 - 14:49
EAJ eta EH Bildu, ETAko presoei ezartzen dieten "salbuespenezko espetxe politika" amaitzearen alde
Sarek Bilbon biktimekin antolatu duen mahai-inguruan izan dira bi alderdietako ordezkariak, Kataluniako politikariekin eta sindikatuetako ordezkariekin batera.
2022/01/05 - 13:12
Israelek preso palestinar bat askatuko du 141 eguneko gose-grebaren ostean
Hisham Abu Hawash preso palestinarrak 2020ko urritik darama Israelek inposatutako atxiloketa administratiboan. 141 eguneko gose-greba ostean, Israelek ez du gehiago luzatuko bere atxiloketa; otsailaren 26an askatuko dute.
2021/12/30 - 17:28
ETAko beste zazpi preso eraman dituzte Euskadiko espetxeetara
Hurbilketa horiekin, ETAko presoen % 51 Euskadiko hiru zentroetan eta Iruñeko espetxean daude espetxeratuta.
2021/12/30 - 12:23
136 egun bete ditu gose-greban preso palestinar batek, egoera kritikoan
Inongo kargurik eta epaiketarik gabe, Hisham Abu Hawash presoak 136 egun daramatza protestan Israelek ezarritako atxiloketa administratiboagatik. Duela hiru egun ospitale batera aldatu zuten, osasun egoeragatik. Agintariek, baina, ez dute aske utzi.
2021/12/21 - 11:15
Inaxio Oiarzabal: "Larriki gaixo dauden presoen kasuan legea ez da betetzen"
Sareko kidearen arabera, eskubideen urratze hori eremu ezberdinetan gertatzen da: gaixotasunaren jarraipen eza, detektatzeko garaian, bizi beharreko lekuan... Hala ere, onartu du azken aldian "argi printza" batzuk ikusten hasi direla.
2021/12/20 - 19:44
Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dute, Antton Troitiñoren heriotza azkena izan dadin
Etxeratek eta Sarek babestuta, Antton Troitiñoren senideek salatu dute euskal presoei aplikatzen zaien espetxe-politika "ankerra" dela.
2021/12/17 - 16:23
Gehiengo sindikalak bat egin du "salbuespenezko" espetxe politikaren kontrako manifestazioarekin
Ia sindikatu guztien babesa jaso du urtero Bilbon egiten duten martxak. Presoak hurbiltzearen eta gradu progresioaren alde egingo dute.
2021/12/07 - 22:24
Auzitegi Nazionalak ETAko presoen gizarteratze prozesua oztopatzen jarraitzen duela salatu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak adierazi du "premiazkoa" dela Auzitegi Nazionalak jarrera aldatzea eta "korapilo hori askatzeko" dei egin die eragileei, "presoei politika normalizatua aplikatzeko beharrezkoak diren adostasunak asaldatzen dituen elementu bihurtu ez dadin".
2021/11/29 - 21:21
Presoen harrerak modu "pribatuan" egiteko nahia erakutsi du EPPK-k, biktimei minik ez eragiteko
ETAren biktimak ekitaldi publikoekin "saminduta" sentitu ahal direla aitortu du EPPKk agiri batean. Horregatik, harrerak esparru "pribatuan eta diskretuan" bakarrik egiteko nahia adierazi dute.
2021/11/22 - 16:07
Etxeratek eta Sarek baldintzapeko askatasuna eskatu dute Gregorio Vicariorentzat, bihotzeko arazoengatik
Vicariori hirugarren gradua emateko eskatu dute; izan ere, duela gutxi premiazko ebakuntza bat egin diote Leongo ospitalean, "lau bypass" jartzeko, "bizitza arrisku larrian zuelako".
2021/11/21 - 12:08
Espetxera bidali dituzte Araban adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako bi gizonezkoak
Ustezko erasotzaileak eta adingabea senideak omen dira. Dirudienez, sexu-abusuak "hilabetez" luzatu ziren.
2021/11/16 - 17:20
ETAko lau preso Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea adostu dute
Juan Karlos Herrador El Duesotik Basaurira eramango dute; Josu Guinea eta Iker Lima, Leondik Basaurira, eta Santi Aragon Logroñotik Martutenera.
2021/11/16 - 10:52
Ekuadorko polizia eta militarrek sarraskia izan den Guayaquilgo espetxearen kontrolatu hartu dute
Guillermo Lasso Ekuadorko presidenteak esan duenez, bere herrialdea narkotrafikoaren mafien erasoaren pean dago, espetxeen kontrola hartzen saiatzen ari direlako.