Espetxeak
2021/04/17 - 18:02
Euskal alderdi gehienak bat datoz kartzela sistema propio baten alde
Espetxe eredu berria, falta diren gainerako eskumenak eta etenda dagoen estatus berrirako negoziazioa izan dituzte hizpide Radio Euskadiko asteroko eztabaida politikoan eusko legebiltzarkideek.
2021/04/17 - 12:31
Garamendi: ''Espetxe eredu propioa izango dugu: birgizarteratzea izango da iparra''
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak esan du beste lau eskumen bereganatzea "aurrerapauso handia" dela.
2021/04/17 - 12:18
EPPK-k espetxe legediaren baitan urratsak egiten jarraitzeko borondatea berretsi du
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela eta, EPPK-k oharra kaleratu du eta 10 presotatik 9k baimenak izan beharko lituzkeela jada adierazi du. Sortuk manifestazioak deitu ditu hiriburuetan.
2021/04/16 - 22:58
Erkoreka: "Euskadiko espetxeak eredu propioarekin kudeatuko ditugu"
Josu Erkoreka lehendakariordeak azpimarratu du kartzelen kudeaketa eskualdatu arren, espetxe-politikak Espainiako Barne Ministerioaren ardura izaten jarraitzen duela.
2021/04/16 - 22:31
Eusko Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera izango du espetxeen eskumena
Iragarri duenez, maiatzaren 10ean bilduko da Trasnferentzien Batzorde Mistoa, eta orduan egingo dira ofizial akordioak, tartean baita errepideen, Ondarroako itsas barrutiaren eta ISSNren eskumena ere.
2021/04/16 - 20:26
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako lau eskumenak
Eusko Jaurlaritzak iragarri du akordioa egin duela Espainiako Gobernuarekin beste lau eskumen bereganatzeko, eta tartean espetxeena eta Ondarroako itsas barrutiko eraikinaren kudeaketa daude.
2021/04/11 - 10:25
Espetxeetako eskumenaren eskualdatzea ixteko, aste erabakigarria
Olatz Garamendi sailburuak EITB Mediari baieztatu dionez, baliteke Madrilgo hauteskunde kanpainak transferentzien sinadura ekitaldia atzeratzea, baina espetxeei dagokiena ixtear dagoela ziurtatu du.
2021/04/10 - 17:40
Espetxeen kudeaketak 70 milioi euroko gastua izango duela kalkulatu du Jaurlaritzak
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren hitzetan, datorren astea erabakigarria izango da, eskualdatu gabe dauden hainbat eskumenen testuak ixteko.
2021/03/31 - 21:23
Bost euskal preso lekualdatuko dituela iragarri du Espetxeetako Zuzendaritzak
Tartean dira 'Txapote' eta Irantzu Gallastegi; Huelvatik Estremerara (Madril) eramango dituzte. Angel Mari Lopez Anta, berriz, Zaballako kartzelara lekualdatuko dute.
2021/03/29 - 12:04
914 pertsona txertatu dituzte igande honetan EAEko espetxeetan
585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean, 192k Martutenen eta 137k Basaurin, euskal espetxeetako lehen txertaketa egunean.
2021/03/26 - 17:42
ETAko hiru preso Euskal Herriratuko eta beste hiru hurbilduko dituzte
Jose Maria Dorronsoro, Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Iruñera eramango dituzte, eta Hendi Parot Cadizetik Leonera aldatuko dute. Lorenzo Ayestaran eta Celarain ere hurbilduko dituzte.
2021/03/23 - 12:09
'Ezin gara salbuespenean bizi: espetxeetako normaltasunak lehentasuna izan behar du'
Beatriz Artolazabal sailburuaren ustez, espetxe eredu berriak bergizarteratzean eta justizia leheneratzailean oinarritu behar du, eta preso guztiei aplikatu behar zaiela uste du, baita ETAkoei ere.
2021/03/20 - 20:12
Gurasoak kartzelan dituzten haur motxiladunentzat "gizatasuna" eskatu dute
80 bat haurrek gurasoren bat ehunka kilometrotara dute espetxeratuta. Euskal Herrira ekartzea eta familientzako moduluak eraikitzea eskatu dute hainbat herritan egindako ekitaldietan.
2021/03/18 - 11:36
''Espetxe legea Estatuarena izango da, guk horren aplikazioa kudeatuko dugu''
Olatz Garamendi, Gobernantza eta Autogobernu sailburuak, jakitera eman duenez, espetxeen kudeaketaren transferentzia aste gutxitan itxiko da.
2021/03/17 - 20:43
61 urteko zigorra Marisol Iparragirreri, Bilbon eta Getxon izandako bi atentatugatik
1995eko urtarrilean, ETAk polizia bat hil eta beste bat larri zauritu zituen Bilbon. 1994ko irailean, berriz, lehergailu bat zartarazi zuen Getxoko banketxe batean, kalte materialak eraginez.
2021/03/09 - 23:07
Kataluniako presoak kartzelara itzuli dira, hirugarren gradua kendu dietelako
Epaileak hirugarren gradua kendu die Kataluniako 9 politikari presoei, eta espetxera itzuli behar izan dira.
2021/03/09 - 13:15
Presoen hurbiltzeak gauzatzea eta lekualdatzeen erritmoa arintzea eskatu du Etxeratek
Ohar batean salatu du senitartekoek bizi duten "ziurgabetasun" eta "larritasun" egoera "jasangaitza" dela, 40 presotik gora Euskal Herriko edo gertuko espetxeetara gerturatzeko zain baitaude.
2021/03/05 - 16:55
ETAko beste bost preso lekualdatuko dituzte euskal espetxeetara eta gertukoetara
Asier Carrerak Zaballan beteko du zigorra; Mikel San Argimirok eta Aitor Esnaolak, Martutenen; Josu Ordoñezek, Salamancan, eta Gorka Martinezek, El Dueson (Kantabria).
2021/03/03 - 21:57
Villarejo: 'Estoldek ez dute zikinkeria sortzen, garbitu egiten dute'
Aske geratu da arratsaldean Villarejo komisario ohia. Hiru urte pasatxo behin behineko espetxean, gehiago ezin denez, epaiketa egin arte libre utzi du Auzitegi Nazionalak.
2021/03/03 - 16:25
Apirilean sinatuko dute espetxeen eskumenaren eskualdaketa bi gobernuek
Espetxe politikaren diseinuak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko badu ere, kartzelen kudeaketa Jaurlaritzaren eskumenen artean egongo da.