Pegasus auzia
2014/01/26 - 17:45
Snowden: 'AEBko Gobernuaren ordezkariek hilda ikusi nahi naute'
NSAren analista ohiak igande gauean Alemaniako telebistan ikusgai egongo den elkarrizketa batean hitz egin du.
2013/12/21 - 01:05
AEBk eta Erresuma Batuak Almunia zelatatu zuten 2008an eta 2009an
Garai hartan Ekonomia komisarioa zen. 'The New York Times', 'The Guardian' eta 'Der Spiegel' egunkariek Snowdenen filtrazio berriak argitaratu dituzte.
2013/12/17 - 09:12
Espioitza masiboa Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du epaile batek
NSAren programa "arbitrarioa eta bidegabea" dela esan du Washingtongo epaile federal batek.
2013/12/09 - 18:56
Zortzi enpresa handik espioitza masiboa amaitzeko eskatu diote Obamari
AOL, Apple, Facebook, Google, LinkedIn, Microsoft, Twitter eta Yahoo enpresek eskaera bat sinatu dute, AEBko Gobernuari zaintza sistema erreformatzea eskatzeko.
2013/12/09 - 18:41
Sanchez-Camachori egindako espioitzaren auzia artxibatu egin dute
Autoak jasotzen duenez, Sanchez-Camachok ikertzaileak barkatu izanak "auzia bide penaletik" kentzea dakar.
2013/11/07 - 17:49
Ernai taldeak espioitza tresnak aurkitu ditu Donostiako lokal batean
Hain zuzen ere bideo kamerak eta grabazioak egiteko aparatua aurkitu dituzte. Horrekin agerian geratzen omen da CNI eta Espaniako Gobernua gezurretan ari direla.
2013/11/05 - 11:42
NSAren espioitza lana 'zailtzeko' aholkuak
Erakunde orojakilea da NSA. Helburu jakinak zelatatzetik, espioitza masiboa eta bereizi gabea egitera pasatu da. Aditu batek segurtasun aholkuak eman dizkigu.
2013/11/04 - 19:51
NSAren ustezko espioitzak haserrea eragin du Googlen
"Arriskutsuak izan daitezkeen 300 lagun identifikatzeko 320 milioi lagunen telefonoen erregistroak biltzea politika kaxkarra da'', esan du Googleko presidenteak.
2013/11/03 - 15:43
CNIk ezker abertzaleko agintariak 'etengabean' zelatatzen ditu
Antza denez, Inteligentzia Zentro Nazionalak entzuteak egitea baimentzen duen epaileak ehunka baimen ematen ditu urtero, eta zelatatuen lehenengo postuen artean ezker abertzaleko kideak omen daude.
2013/11/01 - 23:40
Snowden hitz egiteko prest dago, haren aholkulariaren arabera
Etxe Zuriaren arabera, berriz, Edward Snowden AEBetara itzuli behar da espioitzarekin lotutako karguei aurre egiteko.
2013/11/01 - 11:42
Espioitza 'urrunegi' joan dela onartu du Kerryk
Obamak NDFko eta Munduko Bankuko egoitzetan entzuteari uzteko eskatu dio NSAri.
2013/10/31 - 21:54
Gobernuak zuhurtzia eskatu du AEBren ustezko espioitzaren aurrean
CNIko zuzendariak asteazkenen egingo du agerraldia Kongresuan.
2013/10/30 - 11:08
CNIko zuzendariak espioitzari buruzko azalpenak emango ditu Kongresuan
Mariano Rajoyk iragarri du agerraldia. Adierazi duenez, Gobernuak "oso serio hartu du" hedabideek espioitzaren inguruan zabaldutako informazioa.
2013/10/30 - 09:07
Espioitzan lagundu izana egotzi diete Frantziari eta Espainiari
NSAko buruak ukatu egin du Europan miaketa telefonikoak bildu izana eta CNIko zuzendariak, berriz, ''beti legea betez'' aritu direla esan du.
2013/10/29 - 20:04
Fiskaltzak izapideak abiatu ditu AEBren ustezko espioitza argitzeko
Zigor ardurarik ote dagoen eta ikerketa abiatzekotan eskumena Espainiako Estatuarena izango ote zen argitzea da tramite horren helburua.
2013/10/29 - 20:01
Espainiako Fiskaltzak lege hausterik izan den ikertzeko eskatu du
AEBk urrutiegi joan dira espioitzan, eta hori dela-eta azalpenak eskatzen ari zaizkie hainbat herrialde. Espainiako Fiskaltzak, adibidez, lege hausterik izan den ikertzeko eskatu du.
2013/10/28 - 18:31
Espainian, hilabeteko epean, 60 milioi dei zelatatu zituen NSAk
Espioitza izan dela konfirmatuko balitz, bi herrialdeen arteko "konfiantza giroa amaituko" litzatekeela esan du Espaniako Gobernuak AEBetako enbaxadorearekin bildu ostean.
2013/10/26 - 20:02
Nazioarteko haserrea baretzea nahi dute Barack Obamak eta John Kerryk
Edward Snowdenek filtratutako dokumentu sekretuek Washingtonen kanpo politika arriskuan jarri dezakete. Bestalde, espioitzaren aurrean aliantza bat osatu nahi du Angela Merkelek.
2013/10/26 - 10:36
Espioitza eskandaloak AEBen eta EBren arteko harremanak nahastu ditu
Nazioarteko hainbat buruzagi, tartean Angela Merkel, espiatu dituztela jakinarazi ostean, konfiantza krisia sortu da bi bazkideen artean, itun komertzial handi baten atarian, hain justu.
2013/10/25 - 19:27
EBen babesa lortu dute Parisek eta Berlinek espioitza lanak arautzeko
Legez kanpoko inmigrazioa eta ekonomia gaiak jorratzekoa zen Europako estatu eta gobernu buruen goi bilera, baina erabat zipriztindu du Estatu Batuen espioitzaren eskandaluak.