Espioitzan lagundu izana egotzi diete Frantziari eta Espainiari
Frantziako eta Espainiako milioika herritar herrialde horietako inteligentzia zerbitzuek eurek espiatu zituztela eta, ondoren, informazio hori NSArekin partekatu zutela argitaratu du The Wall Street Journal egunkariak. AEBko funtzionarioak aipatzen ditu egunkariak albiste horren iturri gisa. Horren arabera, AEBko eta Europako aliatuak defendatzeko asmoz egin zuten.
NSAko buruak ukatu egin du Europan miaketa telefonikoak bildu izana
Keith Alexander NSAko buruaren hitzetan, ''gezurra'' da AEBko agentziak ustez Europan egindako espioitza masiboaren inguruan kaleratutako informazioa.
"Lege barruan bildutako datuak eta nazioarteko gure kideek emandako datuak dira gure iturriak'', azaldu du.
"Beti legea betez" lan egiten dutela esan du CNIko zuzendariak
Bestalde, Felix Sanz Roldan CNI Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionaleko zuzendariak adierazi du erakunde hori ''beti legea betez'' aritzen dela, eta Kongresuko Sekretu Ofizialen Batzordean agerraldia egiteko prest azaldu da, ustezko espioitzaren inguruan hitz egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz