Espioitza 'urrunegi' joan dela onartu du Kerryk
John Kerry AEBtako Estatu idazkariak onartu du, zenbait kasutan, Inteligentzia zerbitzu estatubatuarrek egindako espioitza gehiegizkoa izan dela eta "urrunegi" joan dela. Dena dela, espioitza lanari esker hainbat eraso ekiditea lortu dela ere azpimarratu du. "Gertatu diren hainbat gauzaz, hein handi batean, teknologiari esker enteratu gara presidentea eta biok", esan du Kerryk. Londresen egiten ari diren Open Gobernment Partnership 2013 konferentziara igorritako bideo baten bidez egin ditu adierazpenok buruzagi estatubatuarrak.
"Zenbait kasutan espiotza urrunegi joan da. Horregatik, etorkizunean halakorik ez gertatzeko lan egingo dugu", hitz eman du. Orain arte, Barack Obamaren administrazioko goi kargudun batek espioitzari buruz hain modu argian hitz egiten duen lehen aldia izan da.
Kerryk argi utzi nahi izan du espioitzari esker hanbat eraso ekiditea ere lortu dutela: "hegazkinak edota eraikinak suntsitzea galarazi dugu, baita pertsonak hiltzea ere, espioitzari esker, hainbat plan aurretik jakin ditugulako", zehaztu du.
Hala, gai honek Europan sortu duen ezinegona baretze aldera, Kerryk argitu du "informazioa batzea" dela helburua eta ez herritarrak zaintzea.
"NDFn egoitzan ez"
Bestalde, Barack Obama AEBko presidenteak Nazioarteko Diru Funtsako eta Munduko Bankuko egoitzetan entzuteari uzteko eskatu dio Segurtasun Agentzia Nazionalari (NSA) herrialdeko Inteligentzia zerbitzuaren jarduerak aztertzen aritu eta gero, funtzionari estatubatuar batek jakinarazi duenez.
Jasotako kritiken ostean Etxe Zuriak zelatari lan batzuei mugak jarri nahi dizkiola erakusteko asmoa du. Kritikok Edward Snowden NSAko langileak AEBek euren aliatu eta arerio batzuk, baita hiritar estatubatuar asko, zelatatzen dituela zabaldu ostean.
Orain arte, ez zen jakina NSAk NDF eta Munduko Bankua zelatatzen dituela, espioitza programen nondik norakoak sekretupean babesten baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.
AEBk Hamasi hitzeman dio Israel Gazatik erretiratuko dela armagabetzeak aurrera egin ahala
Jared Kushnerrek Egipton azpimarratu du 2025ean adostutako bake-plana ez dela berriro negoziatuko eta haren baldintzak beteko direla.
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.
7,7 graduko lurrikara batek hildakoak eragin ditu Indonesian
Lurrikarak Flores uhartea astindu du goizaldean, eta iparraldeko kostaldearen parean eta 15 kilometroko sakoneran izan du epizentroa. 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina zaurituak eta kalte materialak eragin ditu.
Trumpek esan du Ormuzko itsasartea AEBko lurraldetzat joko duela "laster"
Iran "garaitu" ostean egingo duela eta Washingtonen baimenik gabe itsasontziek ezingo dutela itsasartea zeharkatu adierazi du. Teheranen hitzetan, "ezin da txioak, hegazkin-ontziak, dekretuak edo hauteskundeetako hitzaldiak baliatuta bereganatu".