Estatu Islamiarra
2017/06/20 - 10:28
Kontuz islamofobiarekin
Darren Osborne Londresko meskitaren atentatuaren egilea "haiek" eta "gu" bereiztearen amorruan erori da. Ez dugu utzi behar "eurak" eta "gu" erlijioaren arabera defini daitezen.
2017/06/16 - 11:49
ISISeko burua aire eraso batean hil ote zen ikertzen ari da Errusia
Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera, litekeena da Errusiako abiazioak maiatzaren 28an egindako bonbardaketa batean Abu Bakr al Baghdadi hil izana.
2017/06/09 - 23:33
Trumpek 'terrorismoaren finantzazioa' baztertzeko eskatu dio Qatarri
Qatar "nazio arduratsuen komunitatera itzultzea" espero du AEBko presidenteak. Bien bitartean, Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak "blokeoa arintzeko" eskatu du.
2017/06/08 - 16:17
Ignacio Echeverriaren familiakoak agintari britainiarrekin izan dira gaur
Bileratik irtenda esan dutenez, 'konforme' geratu dira jasotako azalpenekin. Baliteke gorpua larunbatean eramatea Espainiara, nahiz eta, hasieran batean, astearteko data eman dieten.
2017/06/08 - 14:48
Ignacio Echeverriaren hilotza larunbatean Espainiaratzea espero du sendiak
Bere anai-arrebak Andrew Harris epaile forentsearekin batu dira gaur Londresen, eta ontzat eman dituzte hark emandako azalpenak.
2017/06/08 - 13:11
Horrela hil zituen Erresuma Batuko Poliziak Londresko erasoaren egileak
Bideo batek jasotzen du nola egin zuten agenteek terroristen aurka. Atentatuaren ondorioz, zortzi lagun hil dira, erasotzaileez gain.
2017/06/07 - 18:31
Ignacio Echeverria espainiarra hil egin zuten Londresko atentatuan
Familiak baieztatu du gaztea biktimetako bat dela. Desagertuta zegoen atentatuaren ostean.
2017/06/07 - 16:27
Estatu Islamikoak gutxienez 12 lagun hil ditu Iranen, bi erasotan
Parlamentuan eta Khomeini Irango aiatolaren mausoleoan eginiko atentatuak izan dira. 40 bat lagun, halaber, zauritu dira.
2017/06/07 - 14:56
Zortzi dira jada atentatuan hildakoak, frantziar baten gorpua agertu ostean
Horrekin, hiru lirateke Londresko atentatuan hildako frantziarrak. Bestalde, 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute erasoarekin lotura duelakoan.
2017/06/07 - 14:27
Gutxienez zortzi hildako Iranen, Estatu Islamikoaren bi erasoren ondorioz
Herrialdeko Parlamentuan eta Ruhola Jomeini imamaren mausoleoan egin dituzte atentatuak, biak Teheranen. Estatu Islamikoak aldarrikatu ditu erasoak.
2017/06/07 - 11:08
Notre Dameko terroristak bere kabuz egin zuen atentatua, Gobernuak dioenez
Gainera, aurretik ez zuen erradikalizazio seinalerik erakutsi. Tesia egiten ari zen Frantzian, 2014tik. Orain, ospitalean dago, zaurituta.
2017/06/06 - 16:32
Haritz Jauregi iruindarrak bertatik bertara ikusi zuen Londresko erasoa
Terroristek erabilitako furgoneta paretik pasa zitzaien Haritz eta haren lagunei; berak dioenez, segituan konturatu zen atentatua zela.
2017/06/05 - 11:19
Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin 'terroristak babesteagatik'
Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Bahrein eta Libia dira herrialdeak. "Neurriak ez daude justifikatuta eta oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", dio Qatarrek.
2017/06/05 - 10:05
Estatu Islamikoak Londresko atentatua aldarrikatu du
"Estatu Islamikoaren segurtasun gerlarien unitate batek egin ditu Londreseko erasoak", esan du ISISek ohar baten bidez.
2017/05/30 - 11:43
Gutxienez 13 hildako eta 30 zauritu Bagdaden, atentatu batean
Estatu Islamikoak aldarrikatu du erasoa; atzo gauean gertatu zen, azken orduan. Bonba-auto batek eztanda egin zuen, jendez beteta zegoen hiriko auzo batean.
2017/05/26 - 17:01
Manchester Arenako suizidak sare baten laguntza zuelakoan dago Polizia
Une honetan, 10 lagun daude atxilotuta; horietako 8 Erresuma Batuan daude. Segurtasun indarrek beste bonbaren bat egoteko arriskua dagoelako susmoa dute.
2017/05/26 - 12:45
Beste gizon bat atxilotu dute Manchesterren atentatuarekin lotuta
Une honetan, zortzi gizonezko daude atxilotuta Manchesterren, eta Salman Abediren aita eta anaia, Tripolin. Bost heldu eta bost ume egoera kritikoan daude, eta beste 32, ospitalean.
2017/05/26 - 08:58
Erresuma Batua eta AEB datuak partekatzen hasi dira berriz
Salman Abedik Estatu Islamikoaren heziketa jaso zuen Sirian, CNNk zabaldu duenez, AEBko Gobernuaren arabera.
2017/05/24 - 20:29
Poliziak uste du Manchesterreko erasoa 'talde terrorista' batek egin zuela
Herenegun, atentatuaren ustezko egilearen anaia atxilotu zuten eta atzo beste sei pertsona atzeman dituzte, erasoarekin lotura izan dezaketelakoan, baina goizaldean emakume bat aske utzi dute.
2017/05/24 - 19:16
Hiru pertsona atxilotu dituzte Manchesterren atentatuarekin lotuta
Salman Abedik eragin zuen leherketa, poliziaren iritziz. 22 urte zituen, Manchesterrekoa zen eta familia libiarra du. Hiru gizon atxilotu dituzte goizean hirian.