Gaur hasiko da 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea Euskadin
Otsailaren 13ra arte egongo da zabalik aurrematrikula egiteko epea. Derrigorrez egin behar dute bi urteko ikasgeletako ikasleek, baita ikastetxe batera lehen aldiz sartzen direnek eta hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek ere.
Gaur hasi eta otsailaren 13ra arte zabalik dago Euskadiko ikastetxeetan izena emateko aurrematrikulazio epea (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan). Aurrematrikula online zein aurrez aurre egin daiteke, EAEko Aldizkari Ofozialean iragan asteazkenean argitaratutako oharrean jasotzen denez.
Ikasle berriek eta ikastetxez zein hizkuntza-ereduz aldatu nahi dutenek derrigor egin behar dute automatrikulazioa. Behin-behineko zerrendak 2026ko martxoaren 24an aterako ditizte, eta behin betikoak, 2026ko apirilaren 21ean.
Nahi adina ikastetxe aukera daitezke. Aukeratutako zentro guztietan lekurik gabe geratzen direnen kasuan, eta ikasketak jarraitzeko erreferentzia-zentrorik ez badago, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleituko du plaza bat, eskatzailearen eragin-eremuaren barruan.
Egindako eskaeren zerrendak martxoaren 4an argitaratuko dituzte, eta behin betikoak, apirilaren 13an.
Matrikulazioa % 5 inguru jaitsiko da