Grammy sariak irabazi dituzten artistek ICEren aurka egin dute oholtza gainetik
Grammy sarien 68. edizioa egin dute bart, Los Angelesen, eta Bad Bunnyk, Billie Eilishek eta beste hainbat artistak ICE kritikatu dute oholtza gainetik. Kendrick Lamarrek batu ditu sari gehien, eta Olivia Dean izendatu dute artista berri onena.
Grammy sarien gala bozgorailu politiko eta kultural bihurtu da bart. Saritutako hainbat artistak Ameriketako Estatu Batuetako Aduanen Migrazio eta Kontrol Zerbitzua (ICE) kritikatu dute, eta migrazioaren eta aniztasunaren aldeko aldarriak oso presente egon dira Los Angeleseko Crypto.com Arenan.
Gaueko lehen sarien artean, "Golden" Netflix plataformako KPop Demon Huntersen abestia nabarmendu da, animaziozko film baterako abesti onenaren Grammy saria lortu baitu. Saria mugarria izan da K-popean, sariotan bere lehen golardoa lortu baitu genero horrek. HUNTR/X fikziozko bandak interpretatutako abestia, gainera, kategoria nagusietan lehiatu da, hala nola urteko grabazio eta abestienean.
Bad Bunnyk musika urbanoko disko onenaren Grammy saria irabazi du DeBÍ TiRAR MáS FOToS diskoagatik. Puertorricoko artistak "ICE out" oihukatu du agertokitik, eta "ez gara animaliak, ezta basatiak ere, gizakiak gara, eta amerikarrak gara" esan du. Abeslariak aurreko asteetan azaldu duenez, ez du Ameriketako Estatu Batuetan joko, migratzaileak kontzertuetara joateko beldur direlako, Donald Trump AEBko Gobernuko presidenteak bultzatutako deportazio erasoaldiaren ondorioz.
Billie Eilish abeslariak urteko abesti onenaren Grammy saria irabazi du Wildflower abestiagatik, eta ICEren aurka egin du berak ere hitzaldian. Gainera, Justin, Hailey Bieber eta beste artista ospetsuk bezala, "ICE Out" leloa zuen pin bat jantzi du alfonbra gorrian, migrazio-sarekadak eta agente federalen jarduna salatzeko.
Musikari dagokionez, Kendrick Lamarrek rap disko onenaren Grammy saria irabazi du GNX diskoagatik. Bad Bunny ere kategoria horretan lehiatu da, eta sari hori lortu duen gaztelaniazko lehenengo diskoa da berea.
Artista berri onenaren saria Olivia Deanek jaso du, eta Guyanatik Erresuma Batura nerabe zela emigratu zuen amonari eskaini dio saria abeslari britainiarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.