Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra

Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…

Olaia Inziarte

Olaia Inziartek ostiralean joko du, Lizeo antzokian. 

Lizeo antzokia, Astra, Iparragirre, Kult Parnasoa, Aterpe, Gaztetxea, Libera, Pasilekue, Alai, Zeppelin eta herriko kaleak: horiek izango dira, martxoaren 25etik 29ra, Gernikako Lekuek festibalaren lekuak.

Bost egunez, kontzertuak, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimenak izango dira Bizkaiko udalerrian, “Belarrietan betazalik ez” lelopean. Festibalean emanaldiak egingo dituzte, esate baterako, Mourn taldeak (osteguna, Iparragirre), Olaia Inziartek (ostirala, Lizeo antzokia), Manolo Kabezablok (asteazkena, Lizeo antzokia), Xiberootsek (larunbata, Astra) eta Janus Lesterrek (ostirala, Astra).  

Horiez gain, agertoki gainetik pasatuko dira Barrrk, Sistema de Entretenimiento, Caballo Muerte, Campamento Rumano, Aposapo, Akëer, Saguxar, Konpost, Nestter Donuts, Skanderani, Taghufi, Vuelve Ferralla, Kolpeka, Katiuskak, Pelma & Luis Selektorrak, Gaizka Insunza eta Lua Matheus & Rodrigo Mota.

Festibala martxoaren 25ean hasiko da Lizeo antzokian; Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí Manolo Kabezabolo zaragozar musikariari buruzko dokumentala proiektatuko da, eta ondoren artistak kontzertu akustikoa egingo du.

Kontzertuez haratago, martxoaren 28an, Nando Cruz kazetari eta musika ikertzaileak Microfestivales liburua aurkeztuko du, swing dantza saioak izango dira, eta disko eta arte azoka egingo dute.

Festibaleko bonoak eta sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X