Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Islandiar Sigur Rós taldeak kontzertua emango du Bilbon, irailaren 15ean. Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren baitan kokatzen da.
Taldeak Bilbo sartu du bere Europako biraren baitan, eta bertan Átta disko berriko kantuak zein bere klasiko ezagunenak aurkeztuko ditu. Bilboko kontzerturako sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai.
Iragarpenaren harira, Kjartan Sveinsson taldeko kidea pozik agertu da. “Pozik eta hunkituta gaude irailean orkestrarekin kontzertuetara itzultzeagatik. Beti da oso berezia orkestraren erdian zaudela sentitzea”.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da