Estatu Islamiarra
2017/05/24 - 16:26
Haurrak eta nerabeak ere, Estatu Islamikoaren jomugan
Manchester Arenan egindako erasoan, hainbat gazte hil edo zauritu dira. Adituen iritziz, Estatu Islamikoak beste urrats bat eman du bere estrategian.
2017/05/23 - 16:39
Erresuma Batuko Gobernua: 'Atentatua bihozgabea izan da, ankerra'
Theresa May lehen ministroak nabarmendu du erasoak haurrak eta gazteak zituela helburu. Hauteskunde-kanpaina bertan behera utzi dute gaur alderdiek, gertatutakoaren aurrean.
2017/05/23 - 16:27
22 lagun hil dira Manchesterren; horietako hainbat nerabeak dira
60 bat zauritu daude, batzuk oso larri. Lekukoek diote eztanda ikaragarria entzun zela; suizidak Ariana Granderen kontzertua amaitu berria zela eragin zion lehergailuari.
2017/05/23 - 16:14
Estatu Islamikoak aldarrikatu du Manchesterreko atentatua
Interneten zabaldu den eta egiaztatu gabe dagoen bideo batean, Estatu Islamikoak dio 'hau hasiera besterik ez' dela. 22 lagun hil dira eta beste 59 zauritu.
2017/05/23 - 14:06
Estatu Islamikoak Manchesterreko atentatua aldarrikatu du, bideo batean
Oraindik ezin izan dute ehuneko ehunean baieztatu bideoa benetakoa dela. Bertan, kaputxadun gizon bat ikus daiteke eta "hau hasiera bakarrik" ez dela esaten du.
2017/05/21 - 19:37
'Muturreko islamiarrak' kanporatzea eskatu die Trumpek herrialde musulmanei
AEBko presidenteak Saudi Arabian ekin dio nazioartean egindako lehendabiziko bidaia ofizialari. Ondoren, Israelen, Palestinan, Vatikanoan, Bruselan eta Sizilian izango da.
2017/05/11 - 09:13
'Terroristei' barik bere gobernuari laguntzea eskatu dio Erdoganek AEBri
Siriako milizia kurdoari armak emateko AEBren erabakiak Turkiako presidentea sumindu du. "Gustuko dugu pentsatzea gure aliatuek gurekin egotea nahiago dutela", esan du.
2017/05/03 - 21:58
Israeldarren eta palestinarren artean bakea errazteko prest agertu da Trump
Helburu horrekin bi herrialdeekin negoziatzeko prest agertu da Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
2017/05/03 - 13:15
Gutxienez 9 hildako eta 28 zauritu Kabulen, NATOren aurkako erasoan
Estatu Islamikoak aldarrikatu du erasoa. Kabuleko Masud plazan izan da atentatua, AEBko enbaxadatik oso gertu.
2017/05/03 - 13:06
Gutxienez 9 hildako eta 28 zauritu Kabulen, NATOren kontrako atentatuan
Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, baina agintariek ez dute agiri horren egiazkotasuna baieztatu.
2017/04/23 - 20:43
7.000 lagun baino gehiago hil dira ISISen aurkako bonbardaketetan 2014tik
Hildakoen artean, gutxienez 1.256 zibil daude (275 adingabe eta 184 emakumezko tartean) eta gainerakoak Estatu Islamikoaren kideak dira, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.
2017/04/21 - 11:28
Parisko tiroketan hildako erasotzailearen hiru senide atxilotu dituzte
Bestalde, bilatzen ari ziren bigarren susmagarria bere kasa joan da komisariara Anberesen (Belgika). Hiru zaurituak, bi polizia eta turista bat, arriskutik kanpo daude.
2017/04/21 - 01:35
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Parisko atentatua
Talde terroristak identifikatu egin du atentatuaren egilea: Abu Yusuf al Beljiki.
2017/04/20 - 23:26
Polizia bat eta haren erasotzailea hil dira tiroketa batean Parisen
Eliseoko Zelaietan gertatu da tiroketa. Erasotzailea auto batetik jaitsi da eta polizien aurka tiroka hasi da.
2017/04/18 - 21:43
54 pertsona hil dira nazioarteko koalizioaren erasoetan, Sirian
Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, azken orduotan hildakoak zenbatuta, 1.226 zibil hil dira Sirian koalizioak egindako erasoetan.
2017/04/15 - 13:17
Dagoeneko 94 dira AEBren MOAB bonbaren ondorioz hildako jihadistak
Estatu Islamikoak, ordea, ukatu egin du erasoak hildakorik eragin duenik.
2017/04/14 - 18:00
'Bonba guztien ama'ren jaurtiketako irudiak zabaldu ditu Pentagonoak
Bideoan ke lainoa eta hondakinak ikus daitezke. Leherketaren ostean, uhin hedakor handia garatu da.
2017/04/14 - 17:19
GBU-43 bonba jaurti zuten unea erakusten duen bideoa zabaldu du Pentagonoak
'Bonba guztien ama' bota zuteneko unea erakusten duen bideoa zabaldu du Pentagonoak. 11 tona TNTren indar bera du lehergailuak.
2017/04/14 - 16:53
Nuklearra ez den bonbarik handiena erabili dute Estatu Batuek
Ia 10 tonako MOAB bonbak 11.000 kilo TNT-k eragiten duen besteko txikizioa utzi dezake. Tunel sakonetaraino heltzeko gaitasuna du arma honek eta halako beste 15 dituzte Estatu Batuek.
2017/04/14 - 16:05
AEBk Afganistanen jaurti du munduko bonbarik indartsuena
AEBk Estau Islamikoa kolpatu dute Afganistanen. Nuklearra ez den bonbetan handiena da. Gutxienez 36 kide hil ditu eta tunelak eta armategian suntsitu ditu.