ETA
2023/03/19 - 14:49
Jose Ignacio Asensio: "Aniztasuna benetan garesti atera da Euskadin"
PSEk omenaldia egin dio gaur Juan Priede Orioko zinegotzi izandakoari, ETAk hil zuenetik 21 urte bete direnean.
2023/03/12 - 15:22
EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi "gizatasun falta" leporatu die Isaias Carrascoren alabak
ETAk hildako zinegotzi sozialistaren omenez egindako ekitaldia batean EH Bilduko udal ordezkariak egon ez izana eta minutu bateko isilunean parte hartu ez izana, "abisatu ez zietela esanez", kritikatu du Sandra Carrascok. "Bidea oraindik falta zaie", deitoratu du.
2023/03/10 - 12:45
Jaurlaritzak ETAren 52 biktimari aitortza egin die, 80ko hamarkadan gertatu eta argitu gabeko kasuetakoak
52 biktima horietako 11ren senitartekoek eskura jaso dute, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren aldetik, bere kasuaren "Oroitzapen eta Aitorpenerako Koadernoa". Melgosak "memoria duen etorkizuna" aldarrikatu du, biktimei bidegabea izan zela esan ahal izateko.
2023/03/04 - 18:57
Ertzaintzak “Montxo” Doral omendu du, ETAk Irunen 1996an hildako agentea
Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko gune iraunkorrean "Montxo" omentzen duten irudiz eta testuz osatutako horma irudi bat ezarri dute, atentatuan hil zutenetik 27 urte bete direnean.
2023/03/04 - 18:14
34 urteren ostean eta sakabanatzea amaituta, fase berri bati helduko diola iragarri du Sarek
Sarek, presoen eskubideen aldeko plataformak, urteko biltzarra egin du Astigarragan. Azkenaldian izaten ari diren hirugarren graduen erregresioekin kezkatuta, erronka ETAko presoei aplikatzen zaien salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzea dela esan dute.
2023/02/24 - 12:29
"Txetx" Etcheverry eta Beatrice Molle epaitzeko eskatu du Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak
2016an Luhuson egindako polizia operazioan bost pertsona atxilotu zituzten: "Txetx" Etcheverry, Beatrice Molle, Stephane Etchegaray "Etxe", Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Bergougnan. "Etxe" errugabe jotzea eskatu du Fiskaltzak, eta azken biak 2017an eta 2021ean hil ziren.
2023/02/22 - 21:37
Fernando Buesari omenaldia Gasteizko Europa Jauregian
Sara Buesak, Fundazioaren lehendakariorde eta Fernando Buesaren alabak gidatu du ekitaldia. Oroimenaz eta orainari buruz hitz egin du. Saminari aurrez aurre begiratzeko moduaz jardun du, gorrotorik gabeko eta itxaropenean oinarritutako etorkizuna eraiki ahal izateko.
2023/02/22 - 13:37
Fernando Buesa eta Jorge Diez omendu dituzte Gasteizen, ETAk hil eta 23 urtera
Omenaldia Arabako hiriburuan egin da, Buesa eta Diez oroitzeko altxatu zen monolitoaren ondoan, 2000ko otsailaren 22an bonba-auto baten bidez hil zituzten lekuan.
2023/02/18 - 14:18
Foro Sozial Iraunkorra: "Nafarroan hainbeste aurreratu izanaz harro gaude"
Bere lan-garaia amaitutzat emateko erabakia partekatu du Foro Sozialak Nafarroako gizarte zibilarekin. Foru Erkidegoan lortutakoaren balantzea egin dute, eta etorkizunerako erronkak identifikatu ere.
2023/02/14 - 15:13
Legea bete dezan eskatu dio EH Bilduk espetxeen ardura izango duen Nerea Melgosa Justizia sailburu berriari
Bere zereginen artean, Euskadiko espetxeen kudeaketa bere gain hartuko duen Nerea Melgosaren izendapenaz galdetuta, Arnaldo Otegik esan du legea bete dezan baino ez diola eskatuko.
2023/02/11 - 18:22
ETAren biktimen omenezko ekitaldia egin dute Iruñean
ANVITE elkarteak deituta, Gobernua eta alderdi politikoak indarkeria zuritzen ari direla salatu dute Nafarroako Parlamentuak biktimak omentzeko jarri zuen egunean.
2023/02/05 - 15:54
Joseba Pagazaurtunduari omenaldia Andoainen, ETAk hil zuela 20 urte bete direnean
Maitek, bere arrebak, aurreratu du litekeena dela 20. hau izatea azkeneko omenaldia, eta ezker abertzalea indarkeriaren zurikerian dabilela salatu du.
2023/02/04 - 15:29
PSE-EEk omenaldia egin dio Fernando Mugicari, ETAk hil zuela 27 urte betetzen direnean
Lore eskaintza egin diote Polloe hilerrian. Mujicaren semeak gogor kritikatu du Pedro Sanchez Espainiako presidentearen jarrera, bere esanetan, ETAren oinordekoekin akordioak ixteagatik.
2023/02/03 - 21:40
ETAko sei preso gerturatu dituzte Euskal Herriko espetxetara
Gainera, beste bat Nafarroatik EAEra lekualdatu dute.
2023/02/02 - 17:34
Gorenak berretsi egin du Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohiaren aurkako 24 urte eta erdiko espetxe zigorra
Zigor Arloko Salak ebatzi du epaiketan ez dela frogatu Sorzabalen tortura salaketa.
2023/02/02 - 10:38
Eusko Legebiltzarrak Gregorio Ordoñez oroitu du haren hilketaren 28. urteurrenean
Legebiltzarkideek isilunea eginda gogoratu dute Donostiako PPko zinegotzi eta legebiltzarkide izandakoa. ETAk 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen Donostiako Alde Zaharreko taberna batean.
2023/01/29 - 15:33
ETAko presoen inpunitatea bilatzea leporatu dio Consuelo Ordoñezek ezker abertzaleari
Gregorio Ordoñez ETAren biktimari egin diote omenaldia gaur, Donostiako hilerrian. Bertan, besteak beste, bere anaiaren politika egiteko modua aldarrikatu du Consuelo Ordoñezek. 28 urte bete dira aste honetan talde armatuak PPko kidea hil zuela.
2023/01/28 - 15:46
ETAk hildako bi guardia zibilen omenezko plaka bat jarri dute Donostian
Donostiako Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen omenez jarri duen 26. oroigarria da, ETAk duela 45 urte hildako Juan Antonio Marcos Gonzalez eta Miguel Angel Iñigo Blancorena.
2023/01/22 - 12:21
Agus Hernan: "Euskadin biztanleko dugun polizia ratioak ez du zentzurik"
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Foro Sozialeko bozeramaileak deitoratu duenez, bake-prozesuetan "polizia-ereduari buruzko eztabaida izaten da beti, eta hemen ez da hori gauzatu".
2023/01/22 - 09:30
Foro Sozialak martxoan esango du 'agur', "gatazka erabat amaituta ez badago ere"
"Helburu gehienak bete izanaren" harrotasunarekin emango dio amaiera bere ibilbideari, "bizikidetza demokratikoaren oinarriak finkatzen lagundu" duelakoan. Pendiente dituen erronketako bat: "salbuespen-politika guztia desmuntatzea".