Foro Sozial Iraunkorra: "Nafarroan hainbeste aurreratu izanaz harro gaude"
Joan den urtarrilaren 21ean, Durangon, Foro Sozial Iraunkorrak bere lan-etapa amaitutzat ematea erabaki zuela jakinarazi dio gaurkoan Nafarroako gizarte zibilari eta. Horren harira, ekitaldia egin dute Iruñean, eta Txemi Perez eta Xanti Begiristain Foro Sozialeko kideek hitza hartu dute. Nafarroan lortutakoaren balantzea egin dute, eta etorkizunerako erronkak ere identifikatu dituzte.
"Bide partekatua izan da", azpimarratu du Foro Sozialak, "eta egoera orokorrari dagokionez, 2016ko ekainean jaio ginenean baino askoz hobeto bukatuko dugu. Irekitzen den fase berriari aurre egiteko testuinguru hobe bat finkatzen lagundu izanaz harro gaude".
Foro Sozial Iraunkorraren ekarpenik handienari dagokionez, "hiru esparruetan egituratutako prozesu bat sustatzea izan da: Iparraldea, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa". "Eredu horri esker, ibilbide-orri propio bat diseinatu ahal izan da Nafarroarako, kanpoko esku-sartzerik gabekoa. Agenda hau aurrera eramateko, estrategia atsegin bat sortu dugu, betiere errealitate-printzipioan oinarritua: egingarriak diren proposamenak egin ditugu", ondorioztatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik