ETA
2022/12/16 - 19:20
Sei preso gehiago Euskal Herriko kartzeletara hurbilduko dituzte
Fernando Garcia, Iñaki Krutxaga, Jesus Mari Etxeberria, Fernando Elejalde, Patxi Ruiz eta Dani Pastor Euskal Herriratuko dituzte. Gainera, Alvaro Arri Basauriko espetxetik atera da.
2022/12/15 - 21:34
9 lagun epaitu dituzte Bakegileek udan antolatu zuen blokeo egunean trenbidea moztea egotzita
Okzitanian, Akizen, 9 lagun epaitu dituzte Bakegileek udan antolatu zuen blokeo egunean trenbidea ixtea egotzita. Ion Parot eta Jakes Esnal ETAko presoen baldintzapeko askatasuna eskatzeko, mila lagun inguruk hartu zuten parte mobilizazioan.
2022/12/10 - 20:21
Sarek manifestazioa egin du Durangon ETAko presoen gradu progresioak "atzera botatzen" dituztela salatzeko
Herritarren sareak ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradura igarotzea onartu dien 33 presoetatik 23 kasu errekurritu ditu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eta horietatik sei espetxera eta bigarren gradura itzuli dira.
2022/12/10 - 14:22
Mendekuaren gainetik "birgizarteratzeko eskubideak lehenesteko" eskatu du Etxeratek
Euskal presoen senideen eta lagunen elkarteak giza-katea egin du larunbat honetan Gasteizen, eta ETAko presoei ezartzen zaien salbuespen espetxe-politikarekin bukatzeko eskatu du berriro ere.
2022/11/27 - 13:45
Lemoako apaizari barkamena eskatzeko galdegin dute, ETA goratzeagatik jarri zioten kereila artxibatu eta gero
Bizkaiko Abadeen Foroak publikoki barkamena eskatzeko eskatu die Joseba Segura Bilboko gotzainari eta Mario Iceta postu horretan aurretik egon zenari, Mikel Azpeitia baztertzeagatik.
2022/11/26 - 18:01
1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea sarjentua zena omendu dute
Ertzaintzak gaur eguerdian Joseba Goikoetxea sarjentua zena omendu du Erandion. ETAk hil zuen, 1993an, Bilboko semaforo batean, semea eskolara zeramala. 1985 eta 2001 bitartean Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk.
2022/11/23 - 23:24
ETAk Beasainen 2001ean hil zituen Mijangos eta Arostegi ertzainak omendu dituzte
Bertsolari batek bertsoak kantatu ditu eta aurreskua dantzatu dute. Eraildako ertzain guztien alde ekainero egiten duen ekitaldi handiaz gain, aurten Ertzaintzaren zuzendaritzak erabaki du banakako omenaldiak egitea urtemuga bakoitzean.
2022/11/22 - 19:30
ETAko 110 presok hirugarren gradua jasotzeko baldintzak betetzen dituztela nabarmendu du Sarek
Sarek "prebarikatzea" egotzi dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari, hirugarren graduak "oztopatzeagatik".
2022/11/21 - 23:54
Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio Joseba Arregi 76 urteko ETAko presoari
Auzitegi Nazionalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak onartutako sei hirugarren gradu baliogabetu ditu dagoeneko.
2022/11/19 - 16:41
Bilboko Udalak terrorismoaren biktima baten omenezko lehen plaka jarri du
Biboko memoriaren mapa osatzen hasi da gaur Bilboko Udala terrorismoaren biktimen omenez 1. plaka jarriz. Angel Pascual Mugica, duela 40 urte ETAk Begoña auzoan hil zuen Lemoizko zentral nuklearreko ingeniaria gogoratzen du plakak. Bilboko Udalak beste biktima baten eskaera du 2. plaka jartzeko.
2022/11/19 - 12:29
20 bakegile epaituko dituzte Ipar Euskal Herrian egindako 'Blokatze eguna'ren harira
Guztira 26 izan ziren uztailaren 23an atxilotutakoak, 1.700 herritar inguru bildu zituen desobedientzia ekintzetan. Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzen zuten.
2022/11/16 - 11:11
Jaurlaritza "mugatuta" dago lekualdatze eskaera guztiak onartzeko, preso kopuruak gora egin baitu
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi duenez, iazko urtarriletik hona, 272 pertsona gehiago daude EAEko espetxeetan preso. Hala, jakinarazi du ETAko zortzi presori ukatu egin dietela hurbiltzea, baina 81 lekualdatze gauzatu direla.
2022/11/15 - 13:25
''Bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko'' mezua zabaldu nahi du Sarek Bilbon urtarrilaren 7an
"Duintasuna, bizikidetza lortzeko itxaropena eta euskal presoei zein haien familiei eragiten dieten giza eskubideen errespetuaren exijentzia" eraman nahi du Sarek kalera.
2022/11/14 - 18:54
ETAko zazpi preso lekualdatu dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara
Alberto Viedma Morillas, Jose Ignacio Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Ignacio Bilbao Goikoetxea, Orkaitz Gallastegui Sodupe, Fermin Villa Mitxelena eta Iñigo Zapirain Romano dira euskal espetxeetara hurbildutako presoak.
2022/11/11 - 09:29
Imanol, "ahots basatitik, belusezko ahotseraino"
Felipe Juaristi idazle eta kazetariak lagun min zuen Imanol Larzabalen bizitza errepasatu du, bere min eta gozoekin. Poesia musikatzen maisua eta zahartzen ez zen ahots baten jabe. Hitzokin gogoratzen du abeslari donostiarra.
2022/11/10 - 22:07
ETAko beste buruzagi ohi bat inputatu dute, Miguel Angel Blancoren hilketaren auzian
Iñaki Gracia Arregi inputatutako laugarren ETAko buru ohia da. Bestek Mikel Albisu, Soledad Iparragire eta Jose Javier Arizkuren dira.
2022/11/10 - 21:36
Gogora Institutuak "Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak" dokumentua aurkeztu du
Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian.
2022/11/10 - 20:33
''Memoria duen etorkizuna nahi dugu'', adierazi du lehendakariak
Memoriaren Eguneko ekitaldi nagusian izan da Iñigo Urkullu arratsaldean. Bertan, "Memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarriak" dokumentua landu duten historialariak eta biktimak zoriondu ditu, haien ekarpenagatik.
2022/11/10 - 20:02
"Ahanztura publiko gabeko" eta autokritika eta memoria anitzak ardatz dituen etorkizuna aldarrikatu dute
Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian. Aurkezpen ekitaldian, begirada etikoa eskatu du lehendakariak, gertatutakoa "bidegabea" izan zela aitortzea, alegia.
2022/11/10 - 13:52
Biktimak gogoan hartu ditu Eusko Legebiltzarrak, beste behin PP+Cs eta Vox falta zirela
Memoria Egunaren ekitaldi nagusia arratsaldean (18:00etan) izango da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.