Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio Joseba Arregi 76 urteko ETAko presoari
Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak baliogabetu egin du Joseba Arregi 76 urteko ETAko presoari Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarren gradua.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Espetxe Zaintzako epailearen aurrean errekurritu zuen hirugarren gradua.
Ministerio Publikoak Iñigo Urkulluren Jaurlaritzako Justizia Sailak onartutako sei hirugarren gradu baliogabetu ditu dagoeneko.
Etxeratek ohar batean azaldu duenez, zortzi hilabeteko tramitazioa izan du helegiteak eta, "zoritxarrez", bigarren gradura itzuli, eta espetxera bueltatu da presoa. "Etxera itzultzeko bidea oztopatzen" ari direla salatu kolektiboak.
"Haserrea eta gaitzespena" adierazi du Etxerat elkarteak, "Espainiako Justiziak bere alderik ankerrena erakutsi duelako, kasu honetan Arregiren eskubideak urratuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"