ETA
2025/02/09 - 18:50
Elkarretaratzeak egin dituzte Iruñean, Tuteran, Zangozan eta Lizarran ETAren Nafarroako 42 biktimen omenez
Nafarroako Parlamentuak otsailaren 11 'ETAren biktimen omenezko egun' izendatu zuenetik hamar urte betetzen diren honetan, ETAren biktimak omentzeko ekitaldiak egin dituzte igande honetan Foru Erkidegoan.
2025/02/08 - 16:41
Sanchez eta haren ''lausengariak'' kritikatu ditu familiak Fernando Mugicaren hilketaren 29. urtemugan
Ruben Mugicak (Fernando Mugicaren semea) adierazi du Espainiako presidenteak "lotsa" aurreztuko liekeela "hasieratik esan izan balu kriminalen oinordekoekin ere gobernatuko lukeela".
2025/02/01 - 14:37
Ana Iribar, Ordoñezen alarguna: ''Justizia da dolua ixten lagundu dezakeen bide bakarra''
Gregorio Ordoñez hiltzea planifikatu zutelakoan ETAko bost buruzagi ohi auzipetzeko Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia eskertu du gaur, Donostian, Ordoñezen alargunak.
2025/01/31 - 20:05
Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAko bost buruzagi ohi auzipetu ditu Gregorio Ordoñezen hilketagatik
Asteartean, akusazioen eskaera onartu zuen, Ordoñezen familiarena tartean, auzia ikertzeko epea gutxienez sei hilabetez luzatzeko.
2025/01/27 - 14:21
Batzar Nagusiek begi onez jo dute La Cumbre jauregia Estatuaren biktimen memoria gune izateko proposamena
Lasa eta Zabala torturatu zituzten jauregiari erabilera hori ematea eskatu dute zenbait elkartek, tartean, GALek hildako tolosarren senideek. PP soilik agertu da aurka.
2025/01/26 - 12:46
Duela 24 urte ETAk hildako Ramon Diaz Itsas Komandantziako sukaldaria gogoratu dute
Urtero bezala, hil zuten ordu berean, 08:00etan, Loiola auzoan bildu dira senideak eta lagunak. Bertan bildutakoek lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea eskaini diote haren memoriari.
2025/01/23 - 14:45
2000. urtea izan zen ETAren historian gogorrenetakoa: 23 hildako eta 66 atentatu
Duela 25 urte euskal gizartea gogor astindu zuten ETAren hainbat hilketak: Fernando Buesa, Juan Mari Jauregi, Joxe Mari Korta, Ernes Lluch...2000. urtean ETAren 66 atentatuetan izan ziren hildako gutxi batzuen izenak baino ez dira.
2025/01/23 - 08:59
Albiste izango dira: Istilu larriak Erroman, deskontuak garraioan eta Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/11 - 21:21
Sarek eskatu du kartzelen eta biktima guztien arazoari "bidezko irtenbide bat" ematea, bakea lortzeko bidean
Horretarako, "salbuespenik eta bereizkeriarik gabeko espetxe politika" exijitu du Joseba Azkarraga bozeramaileak milaka lagun bildu dituen manifestazioaren amaieran.
2025/01/10 - 21:31
''Figurante izatetik protagonista izatera: ETAren biktimak zineman'' erakusketa aurkeztu dute Gasteizen
Terrorismoaren Biktimen Memorialeko erakusketak ETAri buruz azken 50 urteetan egin diren ikus-entzunezko ekoizpenak biltzen ditu. Ikusgai daude, esaterako, "Operación Ogro" filman erabilitako maketa, edo Guardia Zibilak erabili zuen motorra "La linea invisible" telesailean.
2024/12/28 - 15:43
ETAko presoak etxeratzeko eskatu du Sarek Donostian
ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen alde gabonetan egiten duen mobilizazioa Donostia erdialdera eraman du gaur Sarek. Salbuespen legeek oraindik indarrean jarraitzen dutela salatu, eta urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
2024/12/21 - 17:56
ETAko presoei ezartzen zaien salbuespen politika amaitzeko eskatu du Sarek
Manifestazioa egin du Bilbon Sarek, "Behin betiko konponbiderako garaia" lelopean. Gabonen atarian, ETAko presoek ere familiengandik gertu egon beharko luketela aldarrikatu dute, legea aplikatu eta dagozkien baimenak emanez gero.
2024/12/16 - 19:10
''Bakegileek'' ETAren desarmeari buruz Eusko Jaurlaritzak egin duen kontakizuna gezurtatu dute
Prentsaurreko batean, ukatu egin dute ETAren armak suntsitu nahi zituztela eta desarmearen egunean festa bat ospatu nahi zutela. Gainera, aktak Gogora Institutuan eta beste hainbat erakundetan utziko dituztela iragarri dute.
2024/11/23 - 16:19
Plaka batek gogoratuko du gaurtik Santiago Oleaga, ETAk hildako El Diario Vasco egunkariko finantza-zuzendaria
Ekitaldia Iza kalea eta Pinuen pasealekua lotzen dituzten eskaileren ondoan izan da. Oleagaren alarguna, Amaia Guridi, eta Jon semea izan dira bertan, lagun eta senideekin batera, eta ordezkari politiko, biktima eta herritarren babesa izan dute.
2024/11/22 - 16:30
Omenaldia Bilbon, Joseba Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusiari
31 urte dira ETAk tiroz hil zuela, 16 urteko semearen aurrean. ETAk Ertzaintzari eraso egin zion lehen aldia izan zen.
2024/11/19 - 14:42
''Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke''
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldietako baldintzak zorroztea erabaki du, Fermin Muguruzak larunbatean Martutenen eman zuen kontzertuan 'Sarri, Sarri' abestu ondoren. Abeslari irundarrak onartu du erabakia "sorpresa eta desilusio handia" dela.
2024/11/18 - 21:32
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldiei baldintzak gogortzea erabaki du Muguruzaren kontzertuaren ondotik
"Biktimak minduta ez sentitzea" omen da Justizia Sailaren helburua. Abeslariak erabakia harriduraz hartu du, EITBri esan dionez, "21 urte dira Eusko Jaurlaritzak adierazpen askatasunaren aldeko adierazpen instituzionala egin zuela".
2024/11/15 - 12:05
San Jose: "Presoei behin eta berriro eskatuko diet egindako mina aitortzeko eta Justiziari laguntzeko"
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Justizia sailburuak esan du ETAko presoei eskainitako hirugarren graduak "legeari jarraikiz" eman dituztela.
2024/11/10 - 17:21
Bilboko Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak omendu ditu
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
2024/11/08 - 14:12
Donostiako Udalak lore-eskaintza batekin ospatu du Memoriaren Eguna
Udal talde guztietako ordezkariek hartu dute parte aurten ere lore-eskaintza eta elkarretaratze isilean. Eneko Goia Donostiako alkateak esan du iraganera begiratzeak "etorkizun hobea izateko" balio duela.