Etxebarri
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/22 - 15:48
Lehen arretako zentroetako langileak nekatuta daude, eta giza baliabide gehiago eskatzen dituzte
Etxebarriko osasun zentroan sartu da ETB, bertako langileen egoera zein den jakiteko.
2022/01/22 - 12:21
AURRERAPENA | Lehen Arretako osasun langileak ''nekatuta'' daude eta ez dute ''irtenbiderik'' ikusten
Etxebarriko anbulategiko langileen lekukotasunak jaso ditu Leire Lasa kazetariak, Osakidetzako Lehen Arretako "kolapsoa" eta ospitaleetako gainkarga salatzeko biharko deituta dauden manifestazioen bezperan. Erreportaje osoa Gaur Egun albistegian, 14:00etatik aurrera, ETB1en.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez
2022/01/13 - 17:06
Azkoitia, Bergara, Ordizia, Urretxu eta Tolosa dira EAEn 9.000 kasuko intzidentzia gainditu duten udalerriak
Arabak eta Bizkaiak ez dute 9.000 kasuko intzidentziara heldu den udalerririk, nahiz eta Abadiño, Berango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Sopela nahiko gertu dauden.
2022/01/10 - 17:21
Bilbok eta Donostiak 6.000 kasuko intzidentzia gainditu dute
Ostegunekoak baino okerragoak dira gaurko datuak EAEko hiriburuetan. Gasteiz ez da oraindik 6.000 kasuko langara iritsi, baina 5.545ean du astelehen honetan intzidentzia Arabako hiriburuak (Bilbok 6.422an eta Donostiak 6.543an).
2022/01/03 - 17:20
EAEko herri guzti-guztiek gorrian jarraitzen dute eta intzidentzia 4.400dik gorakoa da
Intzidentzia metatua 3.485 kasukoa da Araban, 4.245ekoa Bizkaian eta 5.130ekoa Gipuzkoan.
2021/12/30 - 18:35
EAEko herri guzti-guztiak daude gorrian, eta intzidentzia metatua 2.976koa da guztira
Añana eta Munitibar ziren gaur arte berdez eusten zioten bakarrak. Araban 2.593 kasukoa da intzidentzia, Bizkaian 2.813 eta Gipuzkoan 3.298koa.
2021/12/27 - 17:34
Gipuzkoak 2.300 kasuko intzidentzia metatua gainditu du
Arabak du intzidentzia-tasarik txikiena (1.875,78 kasu), eta, ondoren, Bizkaiak (1.939,26). Gipuzkoak 2.000 kasuko langa gainditu du (2305,34).
2021/12/23 - 16:26
Gipuzkoak lurralde zigortuena izaten jarraitzen du, Oñati, Villabona eta Legazpi buru dituela
Gainera, Aretxabaletan, Arrasaten, Eskoriatzan, Orion, Tolosan eta Urretxun intzidentzia 3.000 kasuren bueltan dago. Agurainek muga horretatik jaistea lortu du.
2021/12/20 - 14:18
Oñatin intzidentziak 3.000 kasuak gainditu ditu; Aretxabaleta, Eskoriatza eta Orio ere gertu daude
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta 10 udalerrik baino gehiagok dute 2000 kasutik gorako intzidentzia.
2021/12/16 - 14:34
Intzidentzia metatuak 1.000 kasuko langa gainditu du Araban, eta 1.500ekoa Gipuzkoan
Gainera, Aretxabaleta eta Tolosa zerrendara gehituta, zortzi dira 2.000 kasu baino gehiagoko intzidentzia duten Gipuzkoako herriak. Gasteiz, berriz, 1.000 kasutara iritsi da, eta Amurrio gertu dago, 958 kasurekin.
2021/12/13 - 14:17
Gipuzkoako zortzi udalerri handik 2.000 kasutik gorako intzidentzia dute
Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Eskoriatza, Lazkao eta Villabona dira. Agurainen (Araba) behera egin du intzidentziak baina oraindik 2.500 kasu inguru biltzen ditu.
2021/12/09 - 14:23
Arrasaten eta Eibarren, 2.000 kasutik gorako intzidentzia; Azpeitian, Ondarroan eta Agurainen, 3.000 ingurukoa
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta aipagarria da Debagoieneko kasua; izan ere, azken egunotan eskualde horretako hainbat herritan positibo asko atzeman dituzte, Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan, besteak beste.
2021/12/06 - 13:27
Gipuzkoan eta EAEko dozenatik gora udalerri handitan 1.000 kasutik gorakoa da intzidentzia
Ez dago 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerririk eremu gorritik kanpo. Azpeitiak 3.000 kasuko intzidentzia du ia, eta Eibarrek, berriz, 2.000 kasuko intzidentziaren langa gainditu du.
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/11/29 - 15:45
800eko langa gainditu du intzidentziak Gipuzkoan
Orotara 177 herri daude eremu gorrian EAEn: 24 Araban, 79 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan.
2021/11/25 - 14:09
Bilbo eremu gorrira sartu da, aurrez Gasteizek eta Donostiak egin bezala
Gipuzkoa gogor astintzen ari da izurria, eta hainbat udalerri handik, tartean Zumarragak, Azpeitiak edo Urretxuk, 1.500 kasutik gorako intzidentziak dituzte.
2021/11/22 - 14:04
EAEko 18 udalerri gehiago batu dira semaforoaren zerrenda gorrira
Gipuzkoak kezkatzen du gehien (510 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu gorrian jarraitzen du lurraldeko 68 udalerri gehiagorekin batera, hau da, aurreko astean baino bi gehiago.