Etxebizitza
2024/03/12 - 17:21
Konstituzionalak tramitera onartu du Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
Errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu sozialistak ados egon gabe aurkeztu zen. Zehazki, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu sozialistak adierazi zuen Estatuko Etxebizitza Legeak ez duela "derrigortzen", erkidegoei gai horretan neurriak hartzea "errazten" diela baizik.
2024/03/12 - 14:30
EH Bilduk Espainia etxebizitza-larrialdian deklaratzea proposatu eta alokairuak arautzea eskatu du
EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Kongresuan, Espainiako lurralde osoa etxebizitza-larrialdian deklaratzeko eta alokairuak arautzeko, uste baitu etxebizitzaren prezio altuak "lehen mailako" arazo bihurtu direla herritar askorentzat (adierazpank gaztelaniaz).
2024/03/11 - 16:47
Valentziako sutea sukaldeko etxetresna batean hasi zen
Baztertu egin dute "zantzu penalak" egotea, eta ondorioz, aseguru-etxeak eraikinean sartu ahal izango dira euren lana egitera.
2024/03/06 - 13:25
Familia bati "etxebizitza duina" bermatzeko eskatu dio Arartekoak Bilboko Udal Etxebizitzei
Emakumeak bi seme-alaba ditu eta 39 metro karratuko etxebizitza aldatzeko eskatu zuen duela bi urte, leku faltagatik.
2024/03/02 - 15:42
Etxebizitzaren auziak ezin duela itxaron azpimarratu du Otxandianok
EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendak aurkeztu ditu gaur. Pello Otxandiano lehendakarigaiak etxebizitzaren arazoa hizpide hartuta esan duenez, "herri honek badu gaitasun nahiko eta aski konpromiso etxebizitzaren auziari erantzun erabakigarri bat emateko".
2024/02/28 - 18:43
Euriborrak % 3,66an itxiko du otsaila, bi urtean izan duen igoerarik txikiena
Horrek esan nahi du beste gorakada bat izan dela urtarrilean erregistratutako % 3,609arekiko, eta aurreko urteko % 3,534arekin alderatuta, berriz, gora egin duela.
2024/02/28 - 14:08
60.000 euroko isuna ezarri diote gizon bati Irungo etxe batean 90 pertsona baino gehiago erroldatzeagatik
Maizterrak 100 eta 900 euro artean eskatzen zizkien "pertsona atzerritarrei" erroldatzearen truke.
2024/02/26 - 14:25
EH Bilduk, PSE-EEk, Podemosek eta Sumarrek Etxebizitza Legea defendatu eta helegitea errefusatu dute
EH Bilduk "oso larrritzat" jo du helegitea, EAJk bere gobernukide PSE-EEri "zuzenketa" jarri diola iritzita. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak ohartarazi du lanean jarraituko duela legeak ezartzen duen ildoan. Podemosen ustez, EAJk "etxebizitza merkantzia bihurtzen jarraitu nahi du".
2024/02/26 - 14:20
Iñaki Arriola: ''Sozialistok ez gaude ados errekurtsoarekin, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen''
Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu eta PSE-EEko kideak berretsi du sozialistak ez daudela ados Eusko Jaurlaritzak Espainiako Etxebizitza Legearen aurka helegitea aurkeztu izanarekin. "Gure ustez, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen, bidea ematen du neurria hartzeko", gaineratu du.
2024/02/25 - 15:22
Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Estatuko Etxebizitzaren Legeari, "eskumenak urratzeagatik"
Uztaileko gobernu bileran onartu zuen Jaurlaritzak helegitea aurkeztea. Sei hilabeteko epean, negoziazio aukera guztiak agortu ditu eta interpretazio akordio bat proposatu dio Estatuari, baina, horrek "akordiorako aukera oro baztertu" duela dio Jaurlaritzak, "helegitea jartzera behartuz".
2024/02/23 - 12:04
Horrela iragarri zuen FBEX enpresa etxegileak Valentzian su hartu duen eraikina
FBEX sustatzaileak, Valentzian su hartu duten eraikinak eraikitzeaz arduratu zenak, eraikuntzako "kalitate goreneko" materialak eskaintzen zituela ziurtatzen zuen, "kalitate-kontrol zorrotzekin".
2024/02/22 - 15:13
Bi egunetan 1.777 gaztek eskatu dute emantzipazioa laguntzeko dirulaguntza
Eskatzaileen % 52 Bizkaikoak dira, % 33 Gipuzkoakoak eta % 15 Arabakoak. Iazko abenduan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Emantzipa laguntza-programa, eta asteon sartu da indarrean.
2024/02/22 - 13:31
2022an baino % 16,9 hipoteka gutxiago sinatu ziren iaz Euskadin
Guztira, 19.181 hipoteka sinatu eta 3.045 milioi euro mailegatu ziren, 2023an. Batez beste, 159.000 euroko mailegua eskatu zuen sinatzaile horietako bakoitzak.
2024/02/20 - 13:55
Donostia osoa tentsio handiko eremu izendatu dezakete 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera
Etxebizitza alokatzeko tentsio handiko eremu izateko baldintzak malgutu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horrek hiri osoa barne hartzea ahalbidetuko luke, Donostiako Udalak eskatu bezala.
2024/02/20 - 09:55
Nola eskatu gaurtik aurrera emantzipaziorako hilean 300 euroko laguntzak?
Eskaera online edo aurrez aurre egin ahalko da, alokairuaren edo etxebizitza salerosketaren kontratuaren kopia aurkeztuta.
2024/02/20 - 09:07
Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, arrantza debekuaren amaiera eta deskontuak garraio publikoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/16 - 08:19
Etxeko osasuna, gurea bezain garrantzitsua
Tableta, mugikorra, mikrouhin-labea, xurgagailua.. gero eta tresna elektroniko gehiago ditugu gure etxeetan. Zalantzarik ez dago gure egunerokoan beharrezkoak ditugula horietariko asko, baina horien erabilera gutxituz eta, gure kabuz neurri txikiak hartuz, etxe osasuntsuago batean biziko gara.
2024/02/14 - 18:01
Kolektibo sozialek helegitea jarri diote DSBEren araudiari, "laguntza jasotzeko aukera mugatzen" baitu
Salatu dutenez, "pobretuenak kriminalizatzen dituen irizpide baztertzailea" sartzen du etxebizitza eskuratzeko laguntzetarako.
2024/02/14 - 11:22
Olabeaga nolakoa izango den jakiteko proiektua prest egongo da 2025 erdialderako
Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Bilbao Ria 2000k operazioaren % 28 finantzatuko du, Bilboko Udalak % 21 eta ADIFek % 51. Inbertsioa 88 milioi euro ingurukoa izango dela aurreikusten da.
2024/02/11 - 13:41
Garridok (Podemos) etxebizitza politikekin ''berriro huts egitea'' leporatu die sozialistei
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak gogor kritikatu du Pedro Sanchezek atzo iragarritako etxebizitzetarako laguntza lerroa. Podemosen arabera, "neurriak etxebizitzaren prezioa igoko du eta etxebizitza eskura dezaketenei egingo die mesede, ez zailtasun gehien dituztenei".