EUDEL
2019/09/13 - 18:55
Gorka Urtaran Eudeleko presidente berria izango da
Gasteizko alkateak Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Eudeleko zuzendaritza berria osatzeko zerrenda EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adostu dute.
2019/07/23 - 12:42
Bizkaiko kiroldegietako langileek ez dute lanuzte gehiago egingo uda honetan
Irailaren 24an berriro bilduko dira patronalarekin eta batzar horretan jasotzen duten proposamenaren arabera erabakiko dute mobilizazioekin jarraitu ala ez.
2019/06/26 - 20:48
15 egun barru 236 udaltzainek plaza izango dutela esan du Jaurlaritzak
Bestalde, udaltzainen lanpostuak Lan Eskaintza Publikoen bitartez finkatzea eskatu dute sindikatuek.
2019/04/05 - 15:16
Eudelek frankismo ondorengo lehen alkateak omendu ditu
Diktaduraren osteko lehen udal hauteskundeen 40. urteurrena ospatu dute Gernikako Juntetxean. Ekitaldi solemnea eta hunkigarria izan da.
2018/10/11 - 20:00
Euskal erakundeek 14.700 milioi bilduko dituzte aurten zergen bidez
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek aurreikusitakoa baino 315 milioi gehiago bilduko dute aurten. Hau da, 2017rekin alderatuz % 6,6 gehiago.
2018/10/11 - 15:26
Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan
EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.
2018/07/22 - 14:35
Eudelek aintzat hartzen du gastu-arauaren 'kortsea' malgutuko duen 'edozein neurri'
Euskadiko Udalen Elkarteko presidente Imanol Landak Radio Euskadin nabarmendu du EAEko Udalak "ondo kudeatuta eta onbideratuta" daudela.
2018/04/16 - 20:25
Etxegabeen kopurua % 20 murriztea hitzartu dute euskal erakunde nagusiek
Akordioa Euskadiko udalerri nagusietan ezarriko dute, eta etxegabeen kopurua 2020. urterako murriztu nahi dute.
2018/03/21 - 17:58
EAEko bost udalek Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako Zigilua lortu dute
Gobernantza Onaren arloan Europan abangoardian dauden lehen 200 udalen artean sartu dira Irun, Ermua, Basauri, Urnieta eta Leioa.
2018/03/19 - 13:32
EAEko bederatzi udalek Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortu dezakete
Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortzeko aukera dute.
2018/01/18 - 18:59
Jaiotza-tasa igotzeko ituna sinatzeko dute EAEko erakundeek
Planak jasotzen duenez, bigarren seme-alabagatik jasotako laguntzak urtean hiru izango dira, ez bi, orain arte bezala; horrek urtean 5 milioi euroko inbertsioa eskatuko du.
2018/01/18 - 15:46
Jaiotze tasak gora egin dezan ituna sinatu dute erakundeek
Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Eudelek sinatu dute. Familiaren IV garren planean gauzatuko da. 10 neurri aurreikusita daude, tartean bigarren haurra izateagatik 3 urtera luzatzea diru laguntza
2018/01/18 - 12:43
Familien eta Haurtzaroaren aldeko Euskal Ituna sinatu dute
Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Euskadiko udalerriek konpromisoa hartu dute familiaren eta haurren aldeko politika publikoak garatzeko.
2017/09/12 - 00:26
Gazteen artean indarkeria matxista saihesteko programa, abian
Ikus-entzunezko lehiaketa bat da. Parte-hartzaileak jarrera eta eraso sexisten aurka agertu behar dira euren lanetan.
2017/08/18 - 14:11
Euskal erakundeek Kataluniako atentatuak gaitzetsi dituzte
Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak, Urkullu lehendakariak eta Arartekoak elkartasuna erakutsi diete biktimei eta horien senideei.
2017/02/13 - 15:37
Balizko zerga erreforma bat egitea aztertuko dute euskal erakundeek
Diru-bilketan izandako beherakadaren ondotik, Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek 'sakoneko' analisi bat abiatzea adostu dute. Hala ere, aldaketak egitekotan adostasun zabalez egingo dituzte.
2017/01/23 - 21:06
Jean-Rene Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea
Baionako alkatea izango da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lehenengo aldiz bilduko dituen erakunde politiko berriaren lehen presidentea.
2016/12/03 - 14:11
Euskarari 'hegoak emateko' beharra nabarmendu dute eragile politikoek
Guggenheim museoan egin duten ekitaldi instituzionalean, 'bultzada bat emateko eguna' dela esan dute, 'oraindik berdintasun sozialetik urrun dagoelako'.
2016/11/04 - 13:38
Diputazioak eta Eudelek .eus Bizkaian erabiltzeko deia egin dute
Bi horiek .eus domeinua erabiltzen dute eta gauza bera egiteko eskatzen diete enpresa, erakunde eta abarrei. PuntuEus Fundazioaren bokazioa domeinua zabaltzen eta hazten jarraitzeko lan egitea da.
2016/10/14 - 11:36
EAEko ogasunek aurreikusitakoa baino 473 milioi gutxiago bilduko dute
13.025 milioi euroko diru-sarrera izango dute, nahiz eta 13.498 milioi batzea espero zuten 2016rako.