Etxegabeen kopurua % 20 murriztea hitzartu dute euskal erakunde nagusiek
Euskadiko udalerri nagusietan pertsona etxegabeen kopurua % 20 murrizteko akordio bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL), foru aldundiek eta bederatzi euskal udalek, Etxegabeen Euskal Estrategiaren baitan. Etxegabe zenbakia 2020. urterako murriztu nahi dute.
Gasteizen sinatu dute dokumentua, eta gida gisa antolatu dute. Izan ere, egitasmoaren oinarriak, helburuak eta ildoak jaso dituzte hitzarmenean, eta erakunde bakoitzak ekimen zehatzak zehaztuko ditu. Akordioa sinatu ostean, urtebeteko epea izango dute erakundeek hitzartutako ildoak gauzatzeko plana diseinatzeko.
Hitzarmen honekin, etxegabeen egoera prebenitzeko politikak sendotu, pertsona etxegabeei ematen zaien arreta zerbitzuaren norabidea aldatu eta horien osasun eskubideak, diru-sarrerak eta enplegua bermatu nahi dituzte, bizitokia edozein dutela ere.
Gainera, horretan parte hartuko duten erakundeek etxegabeen pertzepzio soziala aztertuko dute, pertsona horien biktimizazio egoera saihesteko.
Akordioa honakoek sinatu dute: Eusko Jaurlaritzako hiru sailek (Enplegua eta Gizarte Politikak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza eta Osasuna), Euskadiko hiru foru aldundiek, EUDELek eta bederatzi udalek (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Irun, Santurtzi eta Laudio).
Etxegabetasun egoera
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorazi duenez, 2016an 2.009 etxegabe zenbatu zituzten 20 udalerritan, eta horien % 13k espazio publikoetan egiten zuten lo. Gainerakoek zentroetan egiten zuten.
Artolazabalen arabera, “etxegabetasuna lau kausa-multzo handiren (egiturazkoak, instituzionalak, pertsonalak eta harremanei lotutakoak) elkarreragin dinamikoaren ondorioz sortzen den prozesua da, eta, normalean, aldi berean edo elkarrekin ageri dira”.
Urtean 47 milioi euro erabiltzen dira EAEn etxegabeak artatzeko, eta horietako 40 diru-kutxa publikoetatik ateratzen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak itxi ditu migratzaileen aurkako txioengatik
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak bere egin ditu "giza duintasunak pasaporterik ez" duela azpimarratuz.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.