Europako Parlamentua
2023/04/13 - 18:37
Europako Parlamentuak berretsi egin du 'euskal Y' eta Frantzia abiadura handiko trenbidez lotzeko 2030eko epea
Gainera, Santander eta Bilbo arteko trenbide-konexioa mapetan sartu du. Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak azpimarratu du onartutakoa Frantziak trenbide-inbertsioari buruz hartutako konpromisoak bete ditzan egin diren kudeaketei emandako "bultzada handia" dela.
2023/03/28 - 20:26
Clara Ponsati atxilotu dute Kataluniara itzuli ondoren
Kalez jantzitako mosso batek kontseilari ohia atxilotu du 18:07an Bartzelonako Katedralaren plazan, Kazetarien Elkargoan prentsaurrekoa eman ostean, nahiz eta bera eurodiputatu gisa identifikatu den eta immunitatea duela esan duen.
2023/03/08 - 16:34
Bruselako metroan gaur bonba bat lehertuko dela ohartarazteko bi mezu jaso ditu Europako Batzordeak
Mezuak errusieraz idatzita daudela jakinarazi du Europako Batzordeak. Horien arabera, gaur, martxoak 8, atentatua egingo dute Bruselako metroan, Europak bere politikak aldatzen ez baditu.
2023/02/23 - 22:45
Euroganberako bozeramailea: "Ukrainako gerra inbaditzaileak erabat atzera eginda soilik amaitu daiteke"
Arantza Ruiz EITBko albistegietako zuzendariak Jaume Duch elkarrizketatu du ETB2ko '12 minutos 'saioan. "Ukrainarrek, jakina, eskubide osoa dute euren lurralde osotasuna defendatzeko", adierazi du.
2023/02/23 - 19:55
Europako Batzordeak eta Kontseiluak debekatu egin diete langileei TikTok instalatzea
Debekua eragin duen eraso zehatzen bat izan ote den argitzea saihestu du Europako Batzordearen bozeramaileak. TikTok elkartearen ustez, berriz, erabakia "oker dago eta kontzeptu okerretan oinarritzen da".
2023/02/14 - 18:01
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Zehazki, onartutako arau berriak salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 murrizteko helburua ezarri du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
2023/02/09 - 13:59
Zelenskik Europako ganberari: "Ukraina Europar Batasuneko kide izango da"
Europako Parlamentuak txalo zaparrada batekin hartu du Ukrainako presidentea. Gerra hasi zenetik, erakundeari egin dio lehen bisita da honakoa.
2023/02/09 - 13:04
Zelenskik hunkituta hitz egin du Europako Parlamentuan
Europako Parlamentuan hitzaldia eman ostean, Europako Kontseilura joango da Ukrainako agintaria. Han hogeita zazpi herrialdeetako buruzagiekin bilduko da.
2023/02/09 - 12:24
Volodimir Zelenski Europako Parlamentuan dago gaur
Roberta Metsola presidenteak egin dio harrera. Gerra hasi zenetik hirugarren aldiz hitz egingo du europarlamentarien aurreran.
2023/01/28 - 14:43
Europako Parlamentuak esan du Mutrikuko dikearen obrak ikertuko dituela
Mutrikuko Natur Taldeak igorri du eskaera, kai muturra 88 metro handitzeko asmoa ezagutu ostean, horrek badian eragingo lituzkeen "kalteak" salatuta.
2023/01/18 - 15:21
Euroganberak Marc Angel aukeratu du Eva Kailiren ordez, Qatarko eroskeria sareagatik kargugabetua
Politikari sozialistak bosgarren presidenteorde kargua beteko du Europako Parlamentuko Mahaian. Organigramak 14 presidenteorde ditu, erantzukizun desberdinekin.
2023/01/17 - 19:28
'Qatargate' auziko inputatu nagusiak Fiskaltzarekin akordioa itxi du bere zigorra murrizteko
Horrela, Pier Antonio Panzeri eurodiputatu sozialista ohiak xehetasunak, inplikatutako herrialdeen eta ustelkerian erori zirenen izenak eman beharko ditu, bere abokatuek eta Fiskaltza federalak truke itxitako akordioaren arabera.
2023/01/13 - 15:34
Puigdemont, Europar Batasuneko justiziaren epai erabakigarriaren zain
Espainiako zigor kodearen aldaketarekin batera Pablo Llarenaren autoak sedizio delitua kendu dio Carles Puigdemonti, baina iturri juridiko batzuek diote, Bruselan duen babesa ezbaian egon daitekeela, beti ere orain europarlamentari gisa duen immunitatea kentzen badiote.
2022/12/22 - 23:36
Belgikak behin-behineko espetxealdian dauka Eva Kaili, Europako Parlamentuko eroskeria sareagatik
Eurodiputatu sozialdemokrataren defentsak besoko elektroniko batekin askatzeko eskatu dio auzitegiari gaur goizean egindako saioan, "ez dutela inoiz usteldu" argudiatuz.
2022/12/20 - 13:16
Eva Kailik onartu egin du Europako Parlamentuko ustelkeria delituekin zerikusia duela
Neurri batean, greziar sozialistak onartu egin du "ustelkerian aritu izana", bere aitari dirua ezkutatzeko agindua eman baitzion.
2022/12/18 - 20:19
EBk funtsezko akordioa lortu du CO2 isurketak murrizteko
Europako Kontseiluak eta Parlamentuak isurketen murrizketa % 62ra areagotzea erabaki dute 2030erako, Isurketa Eskubideen Merkataritza Erregimenak estaltzen dituen sektoreetan, eta Klimarako Gizarte Funtsa ezartzea.
2022/12/15 - 16:53
Parlamentuko presidenteak 'Qatargate' auziaren inguruko informazioa eman die 27 gobernuburuei
Roberta Metsola Europarlamentuko presidenteak auziaren inguruko xehetasunak eskaini dizkie Hogeitazazpiei. Ordezkariek babes osoa adierazi diote presidentear, eta, Europarlamentuan indarrean jarriko diren neurriak iragarri ditu, ustlkeria saihesteko helburuarekin.
2022/12/14 - 14:06
Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatzea eskatu du Euroganberak, Qatargate auzia argitu bitartean
Ostegun honetan bozkatuko dute testua, eta Qatarrekin lotutako espediente oro geldiaraztea eskatzen du.
2022/12/13 - 16:16
EBko herrialdeek etena egin dute gasaren prezioari muga jartzeko egindako bileran, jarrerak hurbiltzeko
27ak erdibituta daude. Batetik, proposamena eraginkorra, baina nahikoa ez dela uste dutenak daude, eta bestetik, hornidurarako arriskutsua dela hautematen dutenak.
2022/12/13 - 15:36
Ia aho batez erabaki du Europarlamentuak Eva Kaili kargugabetzea
Bozketa Estrasburgoko egoitzan gertatzen zen bitartean, Bruselan ikerketak irekita jarraitzen du. Belgikako poliziak 20 bat miaketa egin ditu, eta zenbait iturriren arabera dagoeneko milioi bat euro atzeman ditu, eta Roberta Metsola parlamentuko presidenteak zioenez, hau ez da hemen amaituko.