Euskadiko Alderdi Popularra
2024/02/05 - 10:47
De Andresek dio ez dela Gipuzkoan eta Gasteizen gertaturikoa errepikatuko: "Botoa eskatu beharko ligukete"
PPren lehendakarigaiak nabarmendu duenez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean ez bezala, EAJk eta PSE-EEk lehendakaria izendatzeko popularren babesa behar badute botoa eskatu beharko diete.
2024/02/04 - 11:54
Zer boto transferentzia egon daiteke?
Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/02/04 - 08:02
EAJ eta PSE-EE dira emakumeek nahiago dituzten alderdiak; gazteenek eta ikasleek EH Bilduren alde egiten dute
Azken EITB Focusen arabera, EAJ eta PSE-EE dira hautesle zaharkituenak dituzten alderdiak. PPk adin tarte guztietan ditu jarraitzaileak, eta EH Bildu gazteenen alderdi gustukoena da.
2024/02/04 - 07:58
Ardura eta indiferentzia nagusi EAEko hauteskundeen atarian
EITB Focus inkestak 2024ko otsailean kaleratu dituen datuen arabera, euskal herritarren gehiengoak arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu aurten egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeak.
2024/02/03 - 17:49
Javier de Andres: ''EAJ-EH Bildu etorkizuneko gobernu batek asko kezkatzen nau''
Euskadiko PPko presidentearen hitzetan, "EAJren eta EH Bilduren arteko desberdintasunak gero eta txikiagoak dira, eta EAJ eta EH Bilduren arteko ituna lotzeko aukerak gero eta handiagoak". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/02/03 - 13:13
EAJ eta PSE-EEren boto-emaileak ituna berritzearen alde; EH Bildurenek, berriz, EAJrekin ituna egitea nahiago
Balizko itunen inguruan ere galdetu du EITB Focusek.
2024/02/03 - 07:42
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari
EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.
2024/02/02 - 14:38
EH Bildu izango litzateke lehen indarra Gipuzkoan
Koalizio abertzaleak 10 legebiltzarkide izango lituzke; EAJk, 9; PSE-EEk, 4; PPk, 1; eta Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke EAE osoko ordezkari bakarra. Podemos esku-hutsik geratuko litzateke.
2024/02/02 - 14:37
EAJ aise nagusituko litzateke bototan Bizkaian, eta EH Bilduk aldea murriztuko luke
Jeltzaleek 9 puntuko aldea atera liokete bototan EH Bilduri, baina koalizio abertzaleak erdira murriztuko luke aldea eserlekutan. Bestalde, PSE-EEk 4 legebiltzarkide eskuratuko lituzke, eta PPk eta Podemosek, bana. Sumarrek, berriz, ez luke ordezkaritzarik izango.
2024/02/02 - 12:10
EAJk garaipen estua lortuko luke eta EH Bildu 2 eserlekura kokatuko litzateke
Alderdi jeltzaleak 28 ordezkari izango lituzke (-3), eta koalizio abertzaleak, 26 (+5). Nolanahi ere, azkenean Podemosek eta Sumarrek koalizioan aurkeztea adostuko balute, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea eserleku bakarrekoa izango litzateke.
2024/02/02 - 10:14
Garrido: ''askok ez dute esaten PPri botoa emango diotela, hauteskunde egunean emaitzak hobetzen ditugu''
EITB Focus inkestari buruz galdetuta, Laura Garrido PPko bozeramaileak esan du "inkesta horietan" askok ez dutela onartzen botoa PPri emango diotenik.
2024/02/02 - 08:42
Albiste izango dira: EITB Focus: boto-asmoa, urtarrileko langabezia datuak eta maskararik ez EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/02/02 - 06:55
EAJk eta EH Bilduk 8na eserleku eskuratuko lituzkete Araban
Bestalde, PSE-EEk eta PPk 4na izango lituzkete, eta Podemosek 1. Sumar eta Vox ordezkaritzarik gabe geratuko lirateke.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2024/02/01 - 11:20
Eusko Legebiltzarrak Gregorio Ordoñez gogoratu du bere hilketaren 29. urteurrenean
PPko legebiltzarkide ohi eta Donostiako Udaleko zinegotzia 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk, Gipuzkoako hiriburuko taberna batean. Gaur Eusko Legebiltzarreko talde guztiek minutu bateko isilunea egin dute bere omenez.
2024/01/27 - 18:30
1995ean ETAk hildako Gregorio Ordoñez Gipuzkoako PPko presidente ohiari lore-eskaintza egin diote
PPk Donostian antolatutako Gregorio Ordonezen II. Jardunaldien itxiera ekitaldian, Ordoñezen figura goratu du Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak.
2024/01/24 - 13:48
Javier Garcia Gazteluk eta Irantzu Gallastegik deklaratzeari uko egin diote Zamarreñoren hilketaren epaiketan
Manuel Zamarreño Errenteriako PPko zinegotzia 1998ko ekainaren 25ean bonbaz hiltzeagatik epaitu dituzte ETAko buruzagi ohiak. Atentatu horretan Ertzaintzaren bizkartzain bat ere zauritu zen.
2024/01/20 - 19:13
Danborrada egin dute Donostian duela 29 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenez
Aiete Jauregian omendu dute, politikariaren inguruko erakusketa dagoen tokian. Besteak beste, Ana Iribar (Ordoñezen alarguna) eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria izan dira bertan.
2024/01/20 - 18:31
''Ideologiaren ordez askatasuna eta inposaketaren ordez meritua'' eskatu ditu Javier de Andresek
EAEko PPko presidentearen ustez, Urkulluren gobernuak identitatea eta ideologia merituaren aurretik jartzen ditu, konpetitibitatearen kaltetan.