Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Alderdi politiko nagusiak, kanpainako ekitaldietan
Alderdi politiko nagusiak, kanpainako ekitaldietan. Irudia: EFE/eitb.eus

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpaina: Athleticek 25. Errege Kopa irabazi izana ospatzeko ekitaldiak amaituta eta gabarra Bilboko itsasadarrean gora igo ondoren, praktikan gaur hasiko da apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina. Ofizialki duela astebete bazen ere, gaur hasiko da "benetako" kanpaina eta astebete barru, apirilaren 19an, amaituko da. Apirilaren 20ko hausnarketa egunaren ondotik, biharamunean irekiko dira hautestontziak.

- Gabarraren biharamuna: Gaurkoa Athleticen ospakizunaren biharamuna da Bilbon eta Bizkaia osoan, eta baita balantzea egiteko eguna ere. Athleticek bere 25. Kopa ospatu zuen, marka guztiak hautsi zituen harrera batekin. Gabarra izan zen eguneko protagonista nagusietako bat, 1983an eta 1984an ere gertatu zen bezala. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.

- Martxoko inflazioa: Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratuko du Kontsumorako Prezioen Indizearen martxoko behin betiko datua. Martxoaren amaieran emandako behin-behineko datuaren arabera, KPIak lau hamarren egin zuen gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi zen.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X