EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko ditu lehen aldiz, EITB Focusen arabera
EITB Focus inkestaren arabera, EH Bilduk irabaziko ditu apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Koalizio subiranistak lehen aldiz irabaziko ditu hauteskundeak. EAJ bigarren indarra izango da, 2-3 eserleku gutxiagorekin, nahiz eta bi alderdiek ia boto kopuru bera izango duten.
EITBren makroinkesta hauteskundeak izan baino astebete lehenago argitaratu da, eta eszenatoki berria islatzen du. Zalantzatien kopurua % 20koa da, eta horrek eragina izango du azken emaitzan.
Inkestaren arabera, EH Bildu izango da lehen indarra, boto eta eserleku kopuruei dagokienez: botoen % 34,9 eta 28-29 ordezkari lortuko ditu. Orain lau urteko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 7 puntu eta 7-8 eserleku irabaziko ditu.
EAJ izango da bigarren indarra. Jeltzaleek ia boto kopuru bera (% 34,2) eta 26-27 eserleku eskuratuko dituzte.
PSE-EEk egonkor jarraitzen du boto-asmoari dagokionez, eta bi ordezkari gehiago lortuko ditu: botoen % 14 eta 10-12 eserleku.
Orain lau urteko hauteskundeetako datuekin alderatuta, PPk gora egingo du, botoen % 7,7 eta eserleku bat gehiago eskuratuta. Vox, bere aldetik, desagertu egingo da Legebiltzarretik.
Ezker konfederalari dagokionez, EITB Focusen arabera, Sumarrek ordezkari bat lortuko du (kasurik onenean, bi). Elkarrekin Podemos, berriz, Legebiltzarretik kanpo geratuko da.
Argazki honen arabera, EAJk eta PSE-EEk gobernu koalizioa errepikatu ahalko dute, baina ez dute gehiengo absolutua bermatuta izango.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, EH Bildu lehen indarra izango da Araban eta Gipuzkoan, eta EAJ, Bizkaian.
Botoa emateko astebete falta denean, kanpainak ez du herritarrak aktibatzea lortu, eta parte-hartzea ez da % 61era heltzen. Zalantzatien kopurua % 20koa da.
Hautagaien balorazioa
EITB Focus inkesta berriak lehendakari izateko hautagaien inguruan ere galdetu du. Martxoan argitaratutako inkestarekin alderatuta, bi alderdi nagusien bi hautagaien ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute.
Lehendakari nor izatea nahi duten galdetuta, parean daude EH Bilduko hautagaia eta EAJkoa hautatu dutenak, Imanol Pradales zortzi hamarren aurretik geratu bada ere.

Balizko itunak
EITB Focus inkestaren datuek jasotzen dutenez, EAJren eta PSE-EEren arteko itunak, berriro bat eginez gero, 36 eta 39 ordezkari artean bilduko ditu. EH Bilduren eta PSE-EEren arteko itunak 37 eta 41 ordezkari artean bilduko lituzke, eta EH Bilduren eta EAJren artekoak, 54 eta 56 artean.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.