Euskadiko Alderdi Popularra
2024/06/09 - 20:40
Parte-hartzea % 40,58koa izan da Euskadin eta % 41,28koa Nafarroan 18:00etan
2019ko hauteskundeetakoak baino datu okerragoak dira, baina orduan udal eta foru hauteskundeekin batera egin zituzten, eta horrek eragina izan ohi du parte-hartzean.
2024/06/09 - 13:13
Iturgaiz: ''Europako etorkizuna eta Espainiako etorkizuna eta oraina ditugu jokoan''
Europako aginduek eta direktibek gure egunerokoan eragin handia dutela gogorarazi die herritarrei PPko hautagaiak, Getxon bozkatu duenean.
2024/06/09 - 09:36
Euskal Herri luze-zabaleko hauteslekuak, Europako hauteskundeetarako prest
Ultraeskuinaren balizko gorakadaren mamuak astindu du kanpaina, eta, besteak beste, migrazioa eta lehen sektorearen egoera izan dira hizpide nagusiak. Beste hauteskunde hitzorduetan ez bezala, emaitzak "berandu" argitaratuko dira, 23:00ak baino beranduago, 27ek euren kontaketak behin bukatuta.
2024/06/07 - 09:40
Parte hartzerako azken deia eginez itxiko dute alderdiek hauteskunde kanpaina
EAJk eta Sumarrek Bilbo aukeratu dute kanpaina amaitzeko. EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, bestalde, Gasteizen egingo dituzte azken mitinak. EAEn ia 1,8 milioi herritarrek dute igandean botorako eskubidea.
2024/06/04 - 09:57
Albiste izango dira: Nekazarien protestak, maiatzeko langabezia datua eta Hauteskunde eztabaida ETB2n
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/01 - 20:53
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
2024/05/31 - 19:56
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
2024/05/28 - 09:54
Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/24 - 09:56
Polemika Covite eta EHUren artean, Ainhoa Ozaetak gaur ematekoa duen hitzaldi batengatik
Covitek Ainhoa Ozaeta ETAko buruzagi izandakoaren hitzaldia bertan behera uzteko eskatu dio EHUri, eta unibertsitateak esan du ez duela horretarako arrazoirik ikusten, Ozaetak oinarrizko eskubideak ez dituelako "mugatuta".
2024/05/23 - 09:54
Albiste izango dira: Europako hauteskundeak, Araceli Tamayoren osasun egoera eta Palestinaren aitortza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/23 - 07:00
Gaur abiatuko da Europako hauteskundeetarako kanpaina, ultraeskuinaren balizko gorakada batek markatuta
EAJk gaur abiatuko du kanpaina Hondarribian (Gipuzkoa), eta gainerako indar politikoek, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Sumarrek, Bilbon.
2024/05/20 - 15:10
Bilbo eta Santander arteko trenbide proiektua finantzatzeko eskatu dio Euskadiko PPk Espainiako Gobernuari
Trenbide berri hori garatzeko Kongresuan aurkeztutako legez besteko proposamena aurkeztu dute popularrek, eta bideragarritasun azterketa bat aurkeztu zutenetik bi urte igaro direla salatu dute, baina, gaur egun, "berdin jarraitzen du proiektuak eta ez dago ezer eginda".
2024/05/15 - 21:25
EAEk eta Nafarroak enplegu publikoa erabaki ahal izatea Kongresuan defendatzeko eskatu du gehiengo sindikalak
Horretarako, ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek maiatzaren 20an euskal indar politikoekin banan-banan biltzea eskatu dute. Gainera, sindikatuek mobilizazioei ekingo diete berriro maiatzaren 27an. Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte.
2024/05/14 - 22:41
Andueza sozialisten bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean
Talde sozialista azkena izan da bozeramailearen izena zehazten. Aurretik, baieztatuta geratu dira Díez Antxustegi (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Garrido (PP).
2024/05/14 - 21:22
Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan Hego Euskal Herrian lehiatuko diren zerrendak
Estatuko Aldizkari Ofizialak Europako Parlamenturako 33 hautagaitzak argitaratu ditu. Espainiako Estatu osoan barruti bakarra dago.
2024/05/14 - 15:22
Laura Garrido izango da PPren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean
Garrido EAEko legebiltzarkidea da 2006tik, eta Carmelo Barrio ordezkatu du taldeko bozeramaile karguan.
2024/05/14 - 14:29
Bakartxo Tejeria aukeratu dute berriro Legebiltzarreko presidente
Jeltzalea laugarrenez izango da Ganberaren buru, EAJk eta PSE-EEk erakundean gehiengoa bermatzeko ituna tarteko. Horren arabera, sozialistentzat izan da lehen Presidenteordetza eta jeltzaleentzat, lehen idazkaritza. EH Bildurentzat dira beste lekuak (bigarren Presidenteordetza eta Idazkaritza).
2024/05/14 - 12:24
Legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarra osatzeko saiora iritsi dira
EAJk eta PSE-EEk adostutakoaren arabera, Bakartxo Tejeria izango da berriz ere Legebiltzarreko presidentea, eta Susana Corcuera sozialista izango da lehen presidenteordea. EH Bilduk bi postu izango ditu (Lehendakariordetza eta Bigarren Idazkaritza) eta jeltzaleek beste Idazkaritza.
2024/05/14 - 07:00
Nolakoa da hemiziklo berria? Aurpegi berri ugari, 50 urte batez beste, eta gehienak emakumeak
XIII. legealdiko Legebiltzar berriak emakumezko ordezkarien gehiengoa izango du, eta inoizko abertzaleena izango da. Eserlekuen erdiak “hasiberrientzat” izango dira, eta diputatu beteranoena Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea izango da.
2024/05/03 - 18:29
Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura maiatzaren 14an egin liteke
Legebiltzarreko Mahaia osatuta, hurrengo astean bateraezintasunen saioa egingo litzateke, eta lehendakaria izendatzeko saioa, berriz, ekainaren erdialdera, ekainaren 9ko Europako hauteskundeak pasata.