TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pradales lehendakari, kirolean euskara sustatzeko plana eta Finantza Kontseilua Bruselan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales eta Iñigo Urkulluren arteko besarkada
Imanol Pradales eta Iñigo Urkulluren arteko besarkada. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales lehendakari: Imanol Pradales jeltzalea aukeratu dute Eusko Jaurlaritzako lehendakari, lehen bozketan gehiengo osoa eskuratuta: EAJren 27 legebiltzarkideen eta PSE-EEren 12en aldeko botoei esker hartu du Iñigo Urkulluren lekukoa. Lehendakari izendatu berritan, "hunkituta" agertu da. Orain, "larunbateko ekitaldira begira" dagoela aitortu du, izan ere, orduan egingo baitu karguaren zina Gernikako Juntetxean.

- Kirolean euskara sustatzeko plana: Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB) elkarteak EKFB osatzen duten 48 euskal kirol elkarteen artean euskara sustatzeko eta bultzatzeko plan estrategikoan jasotako aurrerapenak eta ekintza estrategikoak aurkeztuko ditu. Ekitaldi berean, "Gu Geu, Kirola Euskaraz" kanpaina aurkeztuko dute. Kanpaina hori ekainaren 21etik abuztuaren 31ra egingo da, sare sozialetan eta www.gugeu.eus webgunean. Kanpainaren helburua da euskararen erabilera sustatzea kirol federatua egiten duten pertsona guztien artean. 

- Finantza Kontseilua Bruselan: Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek bilera egingo dute gaur Bruselan. Besteak beste, gai hauek izango dituzte hizpide: BEZ zerga era digitalean, Berreskuratzeko Mekanismoaren aplikazioa eta Ukrainaren inbasioaren inpaktu ekonomikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X