EAEko Aurrekontuak 2025
2022/09/22 - 13:33
Urkulluk bost ''herri akordio'' proposatu ditu ''ezohiko eta aurrekaririk gabeko'' egoerari aurre egiteko
Iñigo Urkullu lehendakariak oposizioari bost "herrialde-akordio" proposatu dizkio: 2023ko aurrekontuak, Osakidetzaren Lehen Mailako Arreta indartzea, hezkuntza-sistemaren erreforma, erronka demografikoa eta gazteen emantzipazioa, eta erronka energetikoa.
2022/06/15 - 12:54
Maddalen Iriarte, EAEko aurrekontuez: "Iraunkortasunak eta egonkortasunak beldurra ematen didate"
Eusko Jaurlaritzak 2023ko aurrekontuen gidalerroak onartu eta biharamunean, "Egun on Euskadi" saioan elkarrizketatu dute EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. Halaber, diru-sarrerak infinituak ez direla eta fiskalitatearen inguruko eztabaida mahaigaineratu behar dela azpimarratu du.
2022/06/14 - 16:05
Aurrekontuen hazkundea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak 2023rako
Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak 2023rako aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Zifrarik aurreratu gabe, 2023ko aurrekontuak hedakorrak izango direla iragarri du ekonomia sailburuak.
2022/06/14 - 14:35
Jaurlaritzak "egonkortasuna eta iraunkortasuna" zaindu beharko dituzten aurrekontuen gidalerroak onartu ditu
Exekutiboak urriaren 25ean onartzea espero du, bigarren hiruhilekoko egoera makroekonomikoaren berrikuspena kontuan hartu ondoren. Helburua kontu publikoen bitartez susperraldi ekonomikoa bultzatzea da, baina Azpiazuk ez du inflazioa ahazten.
2022/04/06 - 12:19
Azpiazuk esan du soberakinak edukitzea "arduratsua" izatea dela: "Dirua erabiltzen ari gara"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak "erantzukizuna eta neurria" eskatu dizkie oposizioko taldeei Ukrainiako egoerak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak proposatzeko orduan.
2022/04/01 - 12:01
EAEko kontu publikoek beharrei aurre egin ahalko dietela uste du Azpiazuk, "zalantzarik gabe"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak "lasaitasuna" eskatu du, eta euskal ekonomiaren likidezia defendatu du. "Euskadiko ekonomiak adierazle sozioekonomiko sendoak ditu", esan du.
2022/02/14 - 14:29
EAEko ogasunek ia 16.000 milioi bildu dituzte 2021ean, inoizko daturik altuena
Zerga sarreren "igoera nabarmena" azpimarratu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. 2020an baino % 14,4 gehiago da, eta pandemia aurreko urtean, 2019an, baino % 3,2 gehiago (ia 500 milioiko hazkundea).
2021/12/23 - 15:36
Inoizko aurrekontu handiena onartu du Legebiltzarrak
Inoizko aurrekontu handiena, 13,108 milioi eurokoa onartu du legebiltzarrak eta horren kontra, legebiltzarkideen %20k bakarrik bozkatu dute.
2021/12/23 - 14:19
2022ko aurrekontuak onartu ditu Legebiltzarrak, EAJren eta PSE-EEren botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin
Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien 41 legebiltzarkideen babesarekin onartu dituzte EAEko aurrekontuak. EH Bildu abstenitu egin da, eta Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Cs-k eta Voxek aurka bozkatu dute.
2021/12/18 - 13:35
Nahikoa baliabide dagoela eta 900 osasun-langile baino gehiago kontratatu dituztela esan dute EAJk eta PSEk
Oposizioko taldeek, berriz, aurreikuspen eza leporatu diote Eusko Jaurlaritzari, eta errefortzuak behar baino lehen kendu dituela diote.
2021/12/17 - 13:55
ELAk giza katea egin du EAJren eta EH Bilduren egoitzen artean, aurrekontu ''sozialak'' eskatzeko
ELA sindikatuko ordezkariek giza katea osatu dute gaur EAJk eta EH Bilduk Bilbon dituzten egoitzen artean, aurrekontuak "kontinuistak eta antisozialak" direla salatzeko.
2021/12/14 - 16:59
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk atzera bota dituzte aurrekontuei aurkeztu zaizkien osoko zuzenketa guztiak
Pedro Azpiazu sailburuak EH Bilduk erakutsitako "norabide-aldaketaren garrantzia" azpimarratu du; Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea pozik agertu da EAJk eta PSE-EEk "bide zuzena" akordioen eta elkarrizketaren bidea dela ulertu dutelako.
2021/12/14 - 15:58
Legebiltzarrak atzera bota ditu Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Voxen osoko zuzenketak
Osoko zuzenketak atzera bota ondoren, aurrekontuek azken tramitearen bidea hartu dute. Azpiazu sailburuak berriro ere defendatu ditu eta EH Bilduri eskertu dio bere ekarpena.
2021/12/09 - 11:36
Pedro Azpiazu: "Aurrekontuak hobeak dira EH Bildurekin lortutako akordioaren ondoren"
Ekonomia eta Ogasun sailburua "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "gauden testuinguruan akordio zabalak lortzea oso garrantzitsua da eta lasaitasuna ematen du".
2021/12/09 - 11:28
ELArentzat "ulertezina" da LABek greba orokorrari muzin egitea: "Presionatzen jarraitu behar dugu"
LABekin eta EH Bildurekin oso kritiko azaldu da Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusia. Azken horri buruz esan du "EAJren jarrerak bere egin" dituela.
2021/12/03 - 11:58
Arnaldo Otegi: ''Ez da aurrekontuen inguruko akordio bat, aurrekontuak hobetzen dituen akordioa da''
EH Bilduk egindako ekarpenekin pozik agertu da Arnaldo Otegi, baina negoziatu ezin izan dituzten gaiak azpimarratu ditu; erreforma fiskala, esaterako.
2021/12/03 - 11:51
Otegi: "Ez da aurrekontu akordio bat izan, kontuak hobetu egin ditugu"
ELAk eta Elkarrekin Podemos-IUk egindako kritikei erantzun die EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Politika fiskalak eztabaidatzeari Jaurlaritzak jarritako betoari buruz, "herri honetan eztabaida fiskala bai ala bai" egongo dela azpimarratu du Otegik.
2021/12/02 - 16:26
Aurrekontuen akordioarekin gertuago daude EH Bildu eta EAJ, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs-ren ustez
Miren Gorrotxategik (EP-IU) kritikatu du koalizio subiranistak "EAJren espazioa bete nahi" duela, baina "bere antza hartuz". Carlos Iturgaizen, iritzian, bestalde, EAJ "Bilduren fotokopia bat bihurtu da".
2021/12/02 - 15:19
Akordioaren atzean EH Bilduren estrategia politikoa ikusten dute Elkarrekin Podemosek eta PP+Cs-ek
Elkarrekin Podemos bereziki kritiko agertu da EH Bildurekin eta akordioa marketing politikotzat jo du. PP+Cs koalizioarentzat akordio honek erakusten du EAJ EH Bilduren fotokopia bihurtu dela.
2021/12/02 - 13:19
Maddalen Iriarte: ''Aurrekontuak orain hobeak dira Jaurlaritzak aurkeztu zituenean baino''
Maddalen Iriarte "pozik" agertu da lortutako akordioarekin, baina argi utzi nahi izan du hauek "ez direla EH Bilduren aurrekontuak".