Azpiazuk esan du soberakinak edukitzea "arduratsua" izatea dela: "Dirua erabiltzen ari gara"
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak defendatu duenez, gobernu batek soberakinak edukitzea "arduratsua" izatea da, kontrakoa "arduragabekeria" litzatekeelako. Eusko Jaurlaritza diru hori erabiltzen ari dela azpimarratu du, gainera, eta covid gastura edo inbertsioetara bideratzen ari direla argitu du.
Eusko Jaurlaritzak erabilgarri duen ia 1.900 milioi euroko soberakina hizpide hartu du, horrenbestez, Azpiazuk. Hain justu, oposizioko taldeek dirutza erabiltzeko eskatu diote Ukrainako gerrak eragindako krisiari aurre egiteko.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, taldeok Jaurlaritzan baleude soberakinak edukiko lituzkete: "Ez izatea arduragabekeria da, txarto gobernatzea". Zehaztu du Europar Batasunak zorpetzeko muga kendu zuenetik, 2020tik, "unea aprobetxatzen" ari dela Jaurlaritza, eta soberakinak pilatu dituela. "Diru hori erabiltzen ari gara, gauza askotan", erantsi du, eta besteak beste, covid gastuari aurre egiten edo inbertsio planak martxan jartzen erabili dutela aipatu du.
Iñigo Urkullu lehendakaria Legebiltzarreko taldeekin egiten ari den bilera sortaz ere galdetu diote sailburuari. Batzarron asmoa da ostiralean egingo den osoko bilkurari begira (Ukrainako gerrak eragindako egoerari aurre egiteko neurriak adostea da helburua) taldeek euren proposamenak helaraztea. Horren harira, "erantzukizuna eta neurria" eskatu dizkio oposizioari. "Alderdi Popularrak zergak jaistea eskatu du, soberakinak gastatzea... dena da eskaera", kritikatu du. Horren aburuz, "eskaerak errealitatearen arabera moldatu behar dira (...) Batzuetan tentazioa izaten da Errege Magoei gutuna idaztea, eta Errege Magoek gauza gutxi ekarri ohi dituzte".
Zerga erreforma beharrezkoa ote den itaunduta, "hausnarketa hori" egin behar dela uste du, baina aurrena Ukrainako gerraren egoera argitu behar dela azpimarratu du: "Ikusiko dugu zein behar ditugun, eta horren arabera zehaztuko da norabidea".
Azkenik, inflazioari aurre egiteko soldata igoeraz duen iritzia berretsi du sailburuak. Horren aburuz, ezin dira soldatak ia %10 igo, horrek beste garestitze bat ekarriko lukeelako. Azaldu duenez, inflazioaren zati handiena (% 6) koiunturala da, energiaren garestitzearekin dago lotuta, eta % 3, berriz, "oinarrizko inflazioa da, nik kolesterol txarraren modukoa dela diot", argitu du. Hala, soldatak ehuneko horren arabera moldatzea egotzitzat jo du. "Inflazioak denoi eragiten digu, herritarroi, enpresei... Etorkizunera begira sakrifizio horiek konpentsatzeko mekanismoak jarri beharko ditugu". Halaber, errenten gaineko itunak Espainiako Estatuan egin beharko liratekeela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.