EAEko Aurrekontuak 2025
2021/11/13 - 13:37
EAJren eta PSEren arabera, badago oraindik denbora oposizioarekin aurrekontuen inguruko akordioa egiteko
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-EBk euren proposamenak errealistak direla defendatu dute. PP-CS koalizioak uste du Eusko Jaurlaritzak nahiago duela aipatutako bi horiekin egitea akordioa, baina, hala ere, negoziatzen jarraituko dute.
2021/11/12 - 19:55
Azpiazuk EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bigarren bilera batera deitu ditu, aurrekontuez hitz egiteko
Sailburuak bilerak Bilboko Burtsaren eraikinean egingo ditu berriro. EH Bildu azaroaren 17rako deitu du, eta Elkarrekin Podemos 19rako.
2021/11/12 - 15:34
Aurrekontuak negoziatzeko bigarren bilera sortaren aurrean, borondatea eskatu dio oposizioak Jaurlaritzari
Aurrekontuen inguruko galdera egin diote kontrol saioan Jaurlaritzari eta Pedro Azpiazuk esan duenez, oposizio guztiarekin negoziatzen jarraitzeko borondatea du. Hurrengo astean egingo du bigarren erronda, baina jarreran urrun xamar daude.
2021/11/12 - 12:27
Urkullu lehendakariak ''errealismoa'' eskatu dio Elkarrekin Podemos-IUri aurrekontuen negoziazioan
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Jaurlaritza Elkarrekin Podemos-IU alderdiak 2022ko aurrekontuen negoziaziora eraman dituen erreklamazioak aztertzen ari da, baina koalizioari "errealismoa" eskatu dio bere planteamenduetan.
2021/11/10 - 16:38
EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs aurrekontuak negoziatzen jarraitzeko prest, baina baldintzekin
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilera erronda egin du gaur goizean oposizioko alderdiekin, 2022ko aurrekontu proiektuaren negoziazioan hobekuntzak adosteko.
2021/11/10 - 13:28
Elkarrekin Podemos Jaurlaritzarekin hitz egiten jarraitzeko prest agertu da, Azpiazurekin bildu ostean
Elkarrekin Podemoseko ordezkariak negoziatzen jarraitzeko prest daude, baina Jaurlaritza gai batzuen inguruan azaldu duen jarrerarekin kritiko agertu dira.
2021/11/10 - 12:28
Carlos Iturgaiz: ''PPk gobernatzen duen tokietan gure politika zergak jaistea da''
Carlos Iturgaiz eta Luis Gordillo izan dira Azpiazurekin biltzen lehenak, 2022ko aurrekontuak negoziatzeko. Carlos Iturgaiz hitz egiten jarraitzeko prest agertu da.
2021/11/10 - 08:55
Eusko Jaurlaritza oposizioarekin aurrekontuen babesak negoziatzen hasiko da gaur
Pedro Azpiazu EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PPrekin bilduko da, EAEko 2022ko aurrekontuen proiektuaren negoziazioan "gizarte hobekuntzak eta politika sektorial zentzuzkoak" adosteko.
2021/11/08 - 11:06
Iñigo Iturrate, EH Bilduk Madrilen eta EAEn duen jarreraren inguruan: "Kalean uso eta etxean otso"
EAJren legebiltzarkideak EH Bilduk Madrilen eta EAEn duen jarrera desberdina kritikatu du. Aurrekontuen negoziazioa eta covid-19aren pandemiaren kudeaketa jarri ditu adibidide gisa.
2021/11/04 - 21:03
Eusko Jaurlaritzak 3,3 milioi bideratuko ditu dendak modernizatzeko
Turismo alorrean, Javier Hurtado sailburuak azpimarratu duenez, Jasangarritasun Turistikoaren Estrategian 67 milioi euro inbertituko dituzte hiru urtean, Next Generation Europako funtsei esker, horietako 23,9 datorren urtean.
2021/11/04 - 13:52
Osakidetzak beste Lan Eskaintza Publiko bat aurreikusi du abendurako, 1.499 lanposturekin
Osasun Sailak 4.352 milioi euro izango ditu 2022an, aurreko urtean baino % 4 gehiago, eta 185 milioi bideratuko ditu datorren urtean covid-19aren pandemia gainditzeko.
2021/11/03 - 21:27
Jaurlaritzak susperraldi ekonomiko eraldatzailea, inklusiboa eta iraunkorra bultzatu nahi du Euskadin
Inoizko inbertsio handiena egingo du parke teknologikoetan, 126 milioi. Helburua ekonomia suspertzea modu jasangarrian izango da. Horretarako, energia eta klima transiziorako 304 milioi bideratuko dira.
2021/11/03 - 19:38
Hezkuntza Sailak 132 milioi bideratuko ditu 2022an beka, garraio eta jantoki diru-laguntzetara
Sailak prestatutako aurrekontua Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. 3.235 milioi euroko partida aurreikusi du Sailak.
2021/11/03 - 18:10
Alokairurako 1.450 etxebizitza eraikitzeko asmoa iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Horrez gain, 365,7 milioi euro erabiliko ditu azpiegiturak hobetzeko, garraio publikoa bultzatzeko eta AHTa eraikitzeko.
2021/11/03 - 14:56
Elkarrekin Podemos-IU prest dago kontuak negoziatzeko "murrizketa sozialei buelta emateko"
Gorrotxategik iragarri du taldeak bere proposamenekin agiria helaraziko diola Azpiazu sailburuari. Horren iritzian, proiektuak "murrizketak egiten dituzte arlo sozialean".
2021/11/03 - 13:45
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 11,6 handituko dute
Bingen Zupiria sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, 322,4 milioi euroko aurrekontua nola banatuko duten azaltzeko. 161,5 milioi euro EITBra bideratuko dituzte.
2021/11/02 - 22:20
Eusko Jaurlaritzak laneko arriskuei buruzko behatokia eta katedra bultzatuko ditu
Enplegu Sailak 936 milioiko aurrekontua izango du datorren urtean eta Idoia Mendiak ekimen nagusiak azaldu ditu.
2021/11/02 - 21:44
Sailburuek beren sailerako aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztu dituzte Legebiltzarrean
725 milioi euro kudeatuko ditu Segurtasun Sailak. Halaber, sarrera probak aztertu eta egokituko ditu, genero berdintasuna bultzatzeko. Gainera, 8 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimak babesteko.
2021/11/02 - 15:50
Emakumeak Ertzaintzan sartzea bultzatuko duen plana egingo du Segurtasun Sailak
Josu Erkoreka sailburuak bere departamentuaren 2022rako aurrekontuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Partida handienak Arkautiko akademiara eta langile gastura bideratuko dituzte.
2021/11/02 - 11:48
Azpiazuk aurrekontuen inguruko proposamen ''errealistak eta bideragarriak'' aurkeztera gonbidatu du oposizioa
Pedro Azpiazu sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "adostasun handiagoa" lortu nahi du aurrekontuen inguruan, jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa izan arren.