Alokairurako 1.450 etxebizitza eraikitzeko asmoa iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio sailburuak datorren urtean bere departamentuak izango duen aurrekontuaren xehetasunak azaldu ditu gaur goizean Legebiltzarreko gai ekonomikoei buruzko batzordean.
Guztira, 2022rako aurrekontua 564,4 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino % 11,4 gehiago, hain zuzen ere. Garraiorako aurrekontua 365,7 milioi euroko izango da; Etxebizitzarako aurrekontua, berriz, 266,6 milioikoa izango da, Alokabide eta Visesa sozietate publikoen diru-sailak gehituta; eta Lurralde Antolaketarako 19 milioi izango dituzte.
Arriolak jakinarazi duenez, datorren urtean alokairu sozialerako 1.450 etxebizitza eraikitzen hasiko dira eta hutsik dauden 7.600 etxebizitza eskuragarri jarriko dituzte, Bizigune programaren bidez.
Halaber, alokairua ordaintzeko laguntzak % 10ean handituko dituztela iragarri du, eta gazteen emantzipazioa bultzatzeko, Gaztelagun programaren bidez hilero ematen diren laguntzak 250 eurotik 275era igoko dituztela agindu du.
Ildo horretan, Arriolak adierazi du diru-laguntza horiek 3.500 gazterengana iristea nahi dutela.
Garraioa eta azpiegiturak
Bestalde, Euskotrenek 107,8 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. Bilboko eta Gasteizko tranbietako lantaldeak trebatzeko eta Donostialdean eraikitzen ari diren metrorako lau tren-unitate erosteko erabiliko dute.
Horrez gain, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko 51,9 milioi izango dituzte. 48,2 milioi Estatuak jarri ditu eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak.
Besteak beste, Hernani-Astigarra ibilbidea eta Atotxako eta Ezkio-Itsasoko geltokiak eraikitzeko lanak egiteko erabiliko dute aurrekontu hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.