EAEko Aurrekontuak 2025
2021/01/21 - 11:45
CEBEKen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak ''interesgarriak'' dira
Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak "interesgarriak dira, pandemiak eragindako krisi egoera berrira egokitzen direlako".
2021/01/19 - 14:26
EH Bilduk osoko zuzenketa eta 36 zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei
Horien bidez, 429 milioi euroko aldaketak sustatu nahi ditu koalizio subiranistak.
2021/01/19 - 13:45
EAEko aurrekontuak Jaurlaritzari itzultzea eskatu du PP+Csk
Osoko zuzenketaz gain, 813 zuzenketa partzial ere aurkeztu ditu taldeak. Kontuak "faltsuak" direla uste du, Europako funtsetatik jasoko dena kontuan hartzen ez dutelako.
2021/01/19 - 13:06
Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztu die EAEko aurrekontuei
Eusko Jaurlaritzarekin izandako negoziazioek porrot egin ostean, Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztu dio 2021erako aurrekontuen proiektuari.
2021/01/19 - 12:04
EAEko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Elkarrekin Podemosek
Joan den larunbatean, koalizioak atzera bota zuen Eusko Jaurlaritzak talde moreak ekitaldi honetarako aurrekontuak onartzeko egindako azken eskaintza, bi aldeek zenbait bilera egin ostean.
2021/01/18 - 15:33
Jaurlaritzak ez du aurrekontuak adosteko proposamen berririk aurkeztuko
2021erako aurrekontuek ez dute oposizioaren babesik izango, alegia, Eusko Jaurlaritza zuzentzen duten PSE-EE eta EAJ alderdien oniritzia soilik dute.
2021/01/18 - 15:10
EAEko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko die EH Bilduk
Koalizio subiranistaren arabera, EAJk euren proposamena "hitz egin gabe" baztertu izanak "euskal gizarteari baino ez dio kalte egiten".
2021/01/18 - 13:30
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Jaurlaritzaren aurrekontuei
Maddalen Iriartek EH Bilduren mahai politikoak hartu duen erabakiaren berri eman du. Bere hitzetan "Jaurlaritzak ezezkoa eman dio EH Bilduren proposamenari eztabaidatu gabe".
2021/01/17 - 13:57
EAJk ez du aurrekontuak negoziatzeko ''benetako borondaterik'' izan, Iñarrituren ustez
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Jon Iñarritu EH Bilduko kideak gogor kritikatu du EAJk 2021ko aurrekontu proiektuaren negoziazioan erakutsi duen jarrera. "Ez dute EH Bildurekin argazkia partekatu nahi", esan du.
2021/01/16 - 17:52
Jaurlaritzaren azken aurrekontu proposamena ez du ontzat eman Elkarrekin Podemosek
2021erako aurrekontu proiektua, beraz, PNV eta PSE alderdien botoekin aterako da aurrera. Gaur, Elkarrekin Podemosekin bildu da Azpiazuren taldea, baina ez dute ezer adostu.
2021/01/16 - 14:49
Aurrekontuen inguruko azken eskaintzari ezetz esan dio Elkarrekin Podemosek
Azpiazu sailburuaren arabera, egoerak beste "maila" bat eskatzen du, eta Jaurlaritzak "97 milioi euroko inpaktua" eskaini du. Koalizioarentzat, ez ditu "oinarrizko elementu batzuk" sartu.
2021/01/16 - 09:44
Azpiazu Elkarrekin Podemosekin bilduko da, aurrekontuak adosteko azken ahaleginean
Hirugarren aldiz elkartuko dira, kontuak negoziatzeko errondan. 09:30ean dute gaurko hitzordua, bideokonferentziaz. Koalizio moreak konpromiso politikoak nahi ditu.
2021/01/15 - 13:20
Gasteizko akordioa "aurrekari positiboa" da aurrekontuetarako, Erkorekaren ustez
Lehen lehendakariordeak aintzat hartu du Elkarrekin Podemosek hiriburuko aurrekontuak babestu izana, eta "jarrera irekia" eskatu du.
2021/01/14 - 21:53
Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosen arteko aurrekontu negoziazioak zaildu egin dira
Azpiazu sailburuak koalizio morearekin dauka zabalik negoziazioa. Baina gaur izandako bigarren bileran ez da aurrerapausorik egon, eta bi aldeek akordioa zaila ikusten dute
2021/01/14 - 18:56
EH Bilduren proposamena baztertuta, Jaurlaritzak Podemosekin negoziatzen segitzen du
Pandemia hasi zenetik hona ezer ikasi ez dutela aurpegiratu dio Maddalen Iriartek Eusko Jaurlaritzari. Elkarrekin Podemosek esan du negoziazioa zaila izaten ari dela.
2021/01/14 - 13:02
Iriarte: "Jaurlaritza EH Bildu ahultzeko baliatzen ari da aurrekontuak"
Koalizioak Legebiltzarrean duen bozeramaileak salatu duenez, Jaurlaritza "arretaz" ari da aztertzen Elkarrekin Podemos-IUren proposamena, baina EH Bildu, aldiz, "gutxiesten" ari da.
2021/01/14 - 12:34
Azpiazu: "Elkarrekin Podemosi beste kontraproposamen bat egingo diogu"
Astelehenean emendakinak aurkezteko epea amaitzen da eta hortaz, "gaur, bihar, larunbatean eta igandean lan egingo dugu akordioetara iristeko", esan du Ekonomia eta Ogasun sailburuak.
2021/01/14 - 12:19
Maddalen Iriarte: ''EH Bildu desgastatzea da EAJren helburua aurrekontuekin''
Iñigo Urkulluren exekutiboak negoziazio prozesuaren "perspektiba galdu" duela adierazi du Maddalen Iriartek.
2021/01/14 - 11:41
Azpiazu: "Gaur, bihar, larunbatean eta iganean lan egingo dugu akordioetara iristeko"
Pedro Azpiazu sailburuak adierazi duenez, Jaurlaritzak ez du babesik beharko kontuak aurrera ateratzeko, baino "gainerako alderdie ekarpenak egiteko aukera" eman nahi diete.
2021/01/13 - 21:32
EH Bilduk 429 milioi inbertitzea proposatu du, covid-19aren krisiari aurre egiteko
Koalizio soberanistak neurri zehatzak biltzen dituen dokumentua igorri dio Eusko Jaurlaritzari, 2021eko aurrekontua adosteko aukerarik ote dagoen aztertzeko asmoz.