EAEKO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Elkarrekin Podemosek

Joan den larunbatean, koalizioak atzera bota zuen Eusko Jaurlaritzak talde moreak ekitaldi honetarako aurrekontuak onartzeko egindako azken eskaintza, bi aldeek zenbait bilera egin ostean.
EAEko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Elkarrekin Podemosek
EAEko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Elkarrekin Podemosek. Argazkia: EITB MEDIA

Elkarrekin Podemos-IU koalizazioak osoko zuzenketa aurkeztu dio astearte honetan Eusko Jaurlaritzaren 2021erako Aurrekontuen proiektuari, alderdi horretako iturriek baieztatu dutenez.

Joan den larunbatean, koalizioak atzera bota zuen Eusko Jaurlaritzak talde moreak ekitaldi honetarako aurrekontuak onartzeko egindako azken eskaintza, bi aldeek zenbait bilera egin ostean.

Orduan, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak aitortu zuen "tamalez" ez zela posible izan akordioa. Osoko zuzenketarik aurkeztuko ote zuen galdetuta, esan zuen, zuzenketa hori "prest" bazegoen ere, koalizioak "baloratu" egin behar zuela.

11:00etan, Jon Hernandez eta Isabel Gonzalez legebiltzarkideek osoko zuzenketa erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean.

Gaur amaituko da osoko zuzenketak eta zuzenketa partzialak aurkezteko epea. Oposizioko gainerako alderdiek (EH Bildu, PP eta Vox) osoko zuzenketa aurkeztu dutela baieztatu dute dagoeneko, eta orain Elkarrekin Podemos-IU alderdia batu da. Eztabaida saioa urtarrilaren 29an izango da.

EAJren eta PSE-EEren koalizio gobernuak gehiengo nahikoa du Legebiltzarrean, beraz, osoko zuzenketa horiek ez dute eragotziko aurtengo aurrekontuak otsailaren 11n onartzea.

Eusko Jaurlaritzaren 2020ko aurrekontuak, aurreko legegintzaldiko azkenak, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideen abstentzioari esker onartu ziren. Orduan, EAJk eta PSEk ez zuten gehiengorik Legebiltzarrean, eta akordio batera iritsi ziren alderdi morearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X