Azpiazu Elkarrekin Podemosekin bilduko da, aurrekontuak adosteko azken ahaleginean
Ordu erabakigarrietan sartu da EAEko 2021eko aurrekontuen negoziazioa. Gaur goizean, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Elkarrekin Podemoseko ordezkariekin elkartuko da, Miren Gorrotxategi buru dela, hirugarren aldiz, kontuak adosteko azken ahaleginean.
09:30ean abiatuko da gaurko batzarra, bideokonferentziaz. Koalizio moreak konpromiso politikoak nahi ditu, eta mahai gainean jarri dituen proposamenen artean, erreforma fiskala edo zorpetze maila handiagoa izatea daude.
Iaz, akordioa ixtea lortu zuten Elkarrekin Podemosek eta Gasteizko Gobernuak, eta aurtengoak ere, adostekotan, Gorrotxategiren taldearekin adostuko ditu, gainerako taldeekin - EH Bildukin, PP+Cs-ekin eta Voxekin -, dagoeneko, akordioa ixtea ez dela posible jakinarazi baitute aldeek.
Jaurlaritzak gehiengo osoa du jeltzaleekin eta sozialistekin, baina babes hori zabal dezake Elkarrekin Podemosekin; Gasteizko Udalean atzo lortu zuten akordioa aurrekaria izan daiteke. Ildo horretan, Radio Euskadin atzo egindako elkarrizketan, Gorrotxategik "jarrera hori bera eskatu dio Jaurlaritzari": "Gasteizen akordio politikoa posible izan da, Jaurlaritzan zergatik ez?", galdetu zuen. Alde horretatik, "azken unera arte" negoziatzen jarraituko dutela iragarri zuen.
Elkarrekin Podemosek negoziazioaren hasieran nabarmendu zuenez, "marra gorririk gabe" eseriko dira mahaian. "Oso argi daukagu aurrekontu ekitaldi hau oso berezia dela, osasun, gizarte eta ekonomia krisi oso larrian gaudelako". Hala ere, adierazi zuenez, "hauek ez dira Euskadik behar dituen aurrekontuak", baina euren helburua "elkar ulertzea eta gure proposamenak zirriborroan sartzea" da. Ildo horretan, azken helburua "eredu ekonomiko eta soziala eraldatzea dela" azaldu izan du koalizio moreak.
Aurrekontuak 2021
Euskal Autonomia Erkidegoko 2021erako Aurrekontu Orokorren Proiektuak gastu erreala % 7,1 handitzea ekarriko du, 770 milioi euro gehiago, aurtengo kontuekin alderatuta, eta 12.442 milioi eurora helduz.
Astelehenera arteko epea dute taldeek zuzenketak aurkezteko, eta urtarrilaren 29an osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean. Ondoren, otsailaren 3an batzordera eramango dira aurrekontuak, bertan eztabaidatzeko, eta, ondo bidean, otsailaren 11n egingo da Eusko Legebiltzarrean kontuen behin betiko eztabaida.
Akordioa, Gasteizko Udalean
Atzo iragarri zutenez, Gasteizko Udaleko aurrekontuak ahalbidetuko ditu Elkarrekin Gasteiz taldea, bozketan abstenituta. Akordioa itxi dute moreek PNV eta PSE alderdiekin, 34 partidatan.
Besteak beste, Shesa enpresa publikoak Subijanan gasa ustiatzeko eskatutako baimena atzera bota du Udalak, akordio honekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.