EAEko Aurrekontuak 2024
2024/11/11 - 20:19
PP Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko prest; Sumarrek, berriz, baztertu ditu, "zaharrak" direlakoan
Eusko Jaurlaritzak bilera sorta hasi du oposizioko taldeekin, aurrekontuetan akordio bat lortze bidean. Dena dela, EAJk eta PSE-EEk osatutako taldeak gehiengo nahikoa du kontuak bakarrik onartzeko.
2024/11/11 - 18:49
Sumar: ''Gaur egun ez gaude Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak babesteko moduan''
Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak adierazi duenez, Jaurlaritzak aurkeztu dizkien kontuak "ez dira Euskadi berri baterako aurrekontu berriak". Hala eta guztiz ere, koalizioak hobekuntzak proposatu dizkio Eusko Jaurlaritzari zazpi arlotan, eta beste bilera bat egiteko prest agertu dira.
2024/11/11 - 10:59
EH Bilduk aurrekontuen inguruko bigarren proposamen bat egingo du, Jaurlaritzarenak tarte "gutxi" badu ere
Koalizio subiranistak Legebiltzarrean duen bozemailearen ustez, ezinbestekoa da "egiturazko zerga erreforma" egitea, eta, ingurumari horretan, EAJk eta PSE-EEk deitu ez izana salatu du, "negoziatzera derrigortuta dauden arren".
2024/11/11 - 08:43
Albiste izango dira: EAEko Aurrekontuen negoziazioa, COP29 goi bilera eta azaroaren 25eko kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/11 - 08:12
D'Anjou sailburua Sumar eta PPrekin bilduko da gaur, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/11/08 - 11:46
Pradalesek ''pulpitutik kalera jaisteko'' eskatu dio EH Bilduri
Lehendakariak EH Bilduri erantzun dio Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan akordio bat lortzeko duen borondatea "zintzoa" dela, eta gaineratu du "negoziaziorako unea" dela, "herri honetako pertsona guztien onerako akordioa lortzeko elkarrizketarena".
2024/11/08 - 10:54
D'Anjou Sumar eta PPrekin bilduko da astelehenean eta EH Bildurekin asteartean, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Ogasun eta Finantza Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/11/07 - 15:10
Turismo sailak 57,8 milioiko aurrekontuaren erdia inguru bideratuko du laguntza-programetara
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak azaldu duenez, sailaren 2025erako aurrekontua 57,8 milioi eurokoa da, aurtengoa baino % 8,3 gehiago, eta erdia inguru laguntza-programetara bideratuko da.
2024/11/07 - 14:52
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak ia 613 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean
Zatirik handiena, 400 milioi, unibertsitate sistemari dagokio. Beketara bideratutako dirua aurten % 6 baino gehiago izango da. Hala ere, ikerketarako eta berrikuntzarako kopuruetan jarri du azpimarra sailburuak. Horretan, % 10 gehituko da aurrekontua.
2024/11/06 - 17:32
Alberto Martinez: ''Aurrekontua badugu, baina medikuak falta ditugu''
Profesionalen gabezian arreta jarrita, Alberto Martinez sailburuak LEP bat iragarri du datorren urtearen amaierarako. Lan eskaintzak 2023koa, 2024koa eta 2025ekoa bilduko ditu, eta 3.000 lanpostu eskainiko dira.
2024/11/06 - 15:41
Eusko Jaurlaritzak % 36 handitu du Etxebizitza programa 2025ean, 286 milioi eurorekin
17,5 milioiko partida bat barne hartzen du, salgai dauden 125 etxebizitza pribatu eta Babes Ofizialeko Etxebizitza zuzenean erosteko, alokairu eskuragarrira bideratzeko.
2024/11/04 - 14:57
D'Anjou sailburuak azaroaren 11n abiatuko du aurrekontu proiektua negoziatzeko bilera sorta oposizioarekin
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die EH Bildu, PP eta Sumar alderdiei.
2024/10/29 - 13:32
Jaurlaritzak azaroaren 7an abiatuko du aurrekontuen bilera sorta, eta "ikuspegi zabala" izatea eskatu du
Nolanahi ere, EAJren eta PSE-EEren gehiengo osoak aurrekontuen behin betiko onarpena bermatzen du, oposizioak hartzen duen jarrera edozein dela ere. 2025erako aurrekontu-proiektua inoizko altuena izango da: 15.728 milioi euro, 2024an baino 700 milioi gehiago.
2024/10/29 - 08:49
Albiste izango dira: 2025eko EAEko Aurrekontuak, greba Nafarroako hezkuntza publikoan eta Volkswagenen krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/29 - 07:58
Eusko Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontu proiektua onartuko du gaur, inoizko handiena
Lehendakariak atzo aurreratu zuenez, osasungintzara bideratuko den inbertsioa 5.000 milioi eurokoa baino gehiagokoa izango da, estreinakoz. Jaurlaritzak gaur onartuko du egitasmoa, eta etzi iritsiko da Eusko Legebiltzarrera.
2024/10/28 - 17:16
EAEko Aurrekontua 15.728 milioi eurokoa izango da, eta osasungintzak inoiz baino inbertsio handiagoa izango du
Lehendakariak aurreratu duenez, osasungintzara bideratuko den inbertsioa 5.000 milioi eurokoa baino gehiagokoa izango da, estreinakoz. Jaurlaritzak astearte honetan onartuko ditu Aurrekontuak.
2024/10/28 - 17:06
Eusko Jaurlaritzak 15.728 milioiko aurrekontua izango du datorren urtean
Pradales lehendakariak azpimarratu duenez, kopuru horrek "gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeko" balioko du, zerbitzu publikoak, inbertsioa eta "komunitatearen zentzua" lehenetsita.
2024/10/24 - 11:48
Elkarlanerako dei egitea eta aldi berean elkarrizketa aukerak baztertzea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, "ez da egokia" beren interes pertsonalen alde egiten dituztenak "besarkatzea", eta, aldiz, herritarren interesak "erdigunean" jartzen dituztenen proposamenei "muzin" egitea. "Gure proposamenek mahai gainean jarraitzen dute", gehitu du.
2024/10/17 - 11:24
Pradalesek ''zalantzak'' ditu EH Bilduren proposamena ''taktika politikoa'' ala ''erantzukizun politikoa'' den
Lehendakariak adierazpen laburra egin du Legebiltzarraren atarian, koalizio abertzaleak atzo prentsaurrekoan azaldutako 2025erako aurrekontuen proposamen globalaz. EH Bilduri esan dio "aurrekontu bat egitea ez dela hauteskunde programa bat egitea" eta proposamenak "errealista" behar duela izan.
2024/10/16 - 21:24
Etxebizitza, zaintza, emantzipazioa eta trantsizio ekosoziala, EH Bilduren proposamenaren ardatz nagusiak
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak aurkeztu du proposamena, eta argi utzi du "elkarrizketa fasea" abiatuko dela. Zentzu horretan, koalizioak bilerak eskatu dizkie EAJri eta PSE-EEri, eta "hurrengo egunetan" egitea espero du.