Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak
Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontuen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. EAJren eta PSE-EEren 39 legebiltzarkideek kontra bozkatu dute eta EH Bilduren 27ak abstenitu egin dira. Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen bederatzi ordezkariek bakarrik eman dute aldeko boza.
Hala, gaurko osoko saioan osoko zuzenketak eztabaidatuta, hurrengo urratsa erdibideko zuzenketak aztertzea izango da. Datorren ostegunean izango da hori, eta hilaren 20an egingo da behin betiko bozketa.
Bien bitartean, Jaurlaritzaren eta EH Bilduren artean aurrekontuen negoziazioa zabalik dago, eta ikusteko dago zein izango den emaitza. Nolanahi ere, kontuak aurrera ateratzea bermatuta du Gasteizko Gobernuak, jeltzaleek eta sozialistek gehiengoa baitute Legebiltzarrean.
Gaurko saioan hitza hartzen aurrena Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua izan da. Aurrekontu egitasmoaren defentsa egin du, "erantzukizunean, zorroztasunean eta bideragarritasunean oinarrituta" dagoela esanez. Bere hitzetan, "aurrekontu hauek gure herriaren etorkizunean jartzen dute arreta, eta etorkizun hori, zalantzarik gabe, orain hartzen ditugun erabakiek baldintzatuko dute".
EH Bildurekin negoziazioa "zabalik" dagoela gogoratu du sailburuak, eta koalizioak "jarrera maximalistak" alboratu eta Jaurlaritzaren proiektura "gerturatu" izana txalotu du. Nolanahi ere, erantsi du ez dituela "ulertzen" talde horrek azken asteotan aurrekontuen negoziazioen harira egindako adierazpenak. "Seriotasun eta koherentzia eza" leporatu zion EH Bilduk Jaurlaritzari.
Bere aldetik, Pello Otxandiano EH Bilduren eledunak Eusko Legebiltzarrean berretsi du "borondate osoa" dutela akordioa erdiesteko, eta beste behin, nabarmendu du etxebizitzaren gaia eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioarena direla euren ardatzetako bi.
Eztabaida
PPren osoko zuzenketaren defentsa Javier De Andres legebiltzarkideak egin du. Esan du ez dutela Jaurlaritzaren proiektua babestuko, ez direlako "fio". "Hezkuntza inoizko okerren dago, segurtasun eza goraka doa, etxebizitza garestiagoa da eta emantzipatzea geroz eta zailagoa", erantsi du.
Jon Hernandez Sumarren ordezkariak, berriz, azaldu du ez datozela bat Jaurlaritzaren ildo nagusiekin. Bere hitzetan, "herritarren beharretatik urrun" dago aurrekontuen proiektua.
Azkenik, Voxeko Amaia Martinezek adierazi du "Urkulluk utzitako legatuaren kalkoa" direla "Pradalesen aroko lehen kontuak". "Historiara pasatuko dira, inoiz baino entxufatu gehien soldatapean izateagatik".
763 erdibideko zuzenketa
Orotara, 763 erdibideko zuzenketa aurkeztu dituzte taldeek, eta horiek ostegunean eztabaidatuko eta bozkatuko dituzte, Legebiltzarraren Ogasun batzordean. Baliteke egun horretan bertan jakitea Jaurlaritzaren eta EH Bilduren artean akordioa dagoen edo ez.
EH Bilduk 25 erdibideko zuzenketa aurkeztu ditu; PPk, 634; Sumarrek 62; EAJk eta PSE-EEk, 39; eta EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek elkarrekin 3 aurkeztu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.