TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Abisua izotzagatik, EAEko aurrekontuen eztabaida eta EITB Maratoiaren atzerako kontua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon bat, izotzaren gainean korrika egiten Gasteizen
Gizon bat, izotzaren gainean korrika egiten Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abisu horia izotzagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriteengatik ezarritako alerta laranja bertan behera utzi du, baina elurragatik barnealdean ezarritako abisu horia 18:00ak arte luzatu du. Elurraren mailak behera egingo du, eta 600-800 metroan kokatuko da. Dena den, kasu honetan ere, 1.000 metroan baino ez da espero geruza zuria (0-5 cm). Hotza egiten jarraituko du eta tenperatura maximoek ez dute 10 ºC-ko langa gaindituko, eta Araban eta Nafarroan izotza egin dezake egunaren amaieran. Halaber, Aemetek abisua ezarri du Nafarroako Pirinioetan, hotzenak zeroz azpitik 6 gradukoak izan ahal baitira han. 

- EAEko aurrekontu proiektuaren eztabaida Eusko Legebiltzarrean: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran EAEko 2025eko aurrekontu proiektuari PPk, Sumarrek eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte. Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) atzera botako dituzte osoko zuzenketak, eta aurrekontu proiektuaren tramitazioak aurrera jarraituko du. Osoko bilkura 09:30ean hasiko da eta normalean asteartean egin ohi den gobernu bilera asteazkenean (abenduak 11) egingo da.

- EITB Maratoiaren atzerako kontua: Abenduaren 12an elkartasuna egun handia biziko du 2024ko EITB Maratoiak, gaixotasun kardiobaskularretan arreta jarrita. Entzun bihotzari lelopean, bi helburu izango ditu: ikerketaren garrantziaz sentsibilizatzea eta dirua biltzea. Dagoeneko dohaintzak egin daitezke 900 840 750 doako telefonoan eta BIZUMen bidez (33478). Oraindik ere bideoak bidaltzen jarraitu daiteke Eskutitza abestia dantzatzen eta abesten, eta eskuekin bihotzak sortzen.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X