Euskadiko Orkestra
2018/04/19 - 15:43
Imanol Olaizola kultura-sustatzailea zendu da
1920an Donostian jaioa, kimikari eta musikologoa Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bultzatzaile eta lehen presidentea izan zen.
2018/03/31 - 15:18
Euskadiko Gazte Orkestrak castinga egin du Donostian
Euskadiko Gazte Orkestrak hautaketa egin du egun hauetan Donostiako Musika Eskolan eta bertara joan gara parte hartzaileekin eta epaimahaikideekin hitz egitera.
2018/01/24 - 16:48
Musika klasikoa gazteei hurbildu nahi die Euskadiko Orkestra Sinfonikoak
EOSek 40 jarduera bilduko ditu Musika Gela ekimenaren barruan. 2 eta 5 urte arteko 1.500 haur pasatuko dira, adibidez, "Pierrot" Dantzertirekin batera sortutako ikuskizunaz gozatzeko.
2018/01/04 - 16:27
OLBEk Verum orkestra iragarri du 'Manon' operarako, EOSen ordez
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak EOS ordezkatzea erabaki du, azaroan “Don Pasquale” opera orkestrarik gabe egin behar izan eta gero, Euskadiko Orkestrako musikarien grebaren ondorioz.
2017/12/01 - 15:51
Akordioa sinatu dute greba amaitzeko Euskadiko Orkestra Sinfonikoan
Zuzendaritzak positibotzat jo du akordioa, lasaitasuna eta bakea ekarriko duelako. ELAk dio langileek eskatutako guztia lortu dutela. Orkestrak 91 musikari ditu, eta administrazioan beste 14 langile.
2017/12/01 - 13:44
EOSeko lan gatazka bukatutzat eman dute, akordio bat sinatuz
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko beharginen mobilizazioa azaroaren 18an hasi zen.
2017/11/22 - 10:46
'Orkestrako greba justifikatzeko ELAren argudioak ez dira egia'
Euskarak 365 ekimenak euskararen lurralde guztietako erakundeak eta elkarte guztiak batuko dituela azpimarratu du sailburuak, eta "hori, berria da".
2017/11/22 - 00:09
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariek grebarekin aurrera jarraituko dute
ELAko iturriek jakitera eman dutenez, Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfoniakoren zuzendari nagusiak “gatazkan sakontzen duen” proposamena aurkeztu du bileran.
2017/11/18 - 20:09
EOSen enpresa-batzordeak Bingen Zupiria lan-gatazkan inplikatzeko eskatu du
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak larunbat honetan egin du aurreikusita dituen greba egunetatik lehena. Gatazka konpontzen ez bada, azaroaren 21ean, 24an eta 27an errepikatu egingo dira lanuzteak ABAOn.
2017/11/17 - 22:25
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren langileek greba hasiko dute larunbat honetan
Beharginek “Oriol Roch zuzendari nagusiaren murrizketa politika etengabearen aurka eta lanpostuen defentsan” greba mugagabea egingo dutela azaldu du enpresa-batzordeak.
2017/11/17 - 21:54
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariak, greban
Goizean akordio batera iristeko azken ahalegina egitekoak ziren, baina bilera hori ez da egin azkenean. “Don Pasquale” opera piano batekin egin beharko dute.
2017/11/10 - 13:01
OLBEk ez du 'Don Pasquale' opera bertan behera utziko, EOSek greba deitu arren
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak jakinarazi duenez, aurrera jarraituko dute antzezlanarekin eta "emanaldiak ahalik eta normalen eskaini ahal izateko hainbat aukera aztertzen" ari dira.
2017/11/08 - 14:35
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak greba egingo du azaroaren 18tik aurrera
EOSeko langileen helburua hitzarmen bat sinatzea da, enpleguari eutsi, langileen egonkortasuna lortu eta Euskadiko Orkestran "murrizketa-aldia amaitzeko".
2017/09/04 - 14:09
EOSek hainbat filmen soinu bandak interpretatuko ditu Zinemaldian
Emanaldia irailaren 23an izango da, 12:00etan, Belodromoan, sarrera doakoa dela. “Nur eta herensugearen tenplua” filmaren musika joko dute, besteak beste.
2017/09/02 - 17:05
EOS, Zea Mays eta Doctor Deseo, elkarrekin
Euskal taldeen doinuak bertsionatu ditu Euskadiko Orkestra Sikonikoak, eta emaitza benetan ikusgarria izan da. Gaur gauean eskainiko du kontzertua osorik ETB1ek, 21:00etatik aurrera.
2017/04/25 - 17:19
EOSek eta Bilboko Koralak Escuderoren 'Gernika' opera berreskuratu dute
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko abesbatzak musikagilearen operaren hainbat eszena aukeratu dituzte. Bart Gasteizen egon dira; gaur, hilak 25, Iruñean; bihar Bilbon; eta gero Donostian.
2017/03/20 - 11:52
Hans Grafek zuzenduko du aste honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
EOSen zuzendari titular ohia zuzendari gonbidatu gisa arituko da, bonu denboraldiaren barruan, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Donostian.
2017/03/13 - 17:35
Wim Wenders Donostian, EOSekin bere film berriaren soinu bandan lanean
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatuko du, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, zinemagile alemanaren filmaren musika.
2017/01/28 - 18:21
Urritasuna duten 19 musikari berri aritu dira EOSen emanaldi batean
Denek elkarrekin Emilio Aragonen 'Munduko Lorerik Ederrena' izeneko pieza jo zuten atzo izandako kontzertuan.
2016/11/29 - 12:28
Labeque ahizpak eta EOS, frantziar errepertorioan murgilduta
Jun Märkl Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularrak gidatuta, errepertorio frantziarra errepasatuko dute pianista lapurtarrek eta orkestrak Bilbon, Donostian, Gasteizez eta Iruñean.