Hans Grafek zuzenduko du aste honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) bonu denboraldiari helduko dio berriro aste honetan, eta Hans Graf austriar maisua ariko da zuzendari gonbidatu gisa, ohi bezala, lau hiriburuetan. Programa astelehen honetan, martxoak 20, hasiko da, Gasteizko Principal antzokian, eta Iruñeko Baluarten (asteartean), Bilboko Euskaldunan (asteazkenean) eta Donostiako Kursaalen (ostegunean eta ostiralean) jarraituko du.
EOSek gogoratu duenez, Graf euskal orkestraren zuzendari titularra izan zen 1994tik 1996ra, hamar urtean Salzburgoko Mozarteum erakundearen orkestra zuzendu ostean. Euskal orkestran egindako aroaren ondoren, zuzendari titularra izan da Calgaryko Orkestra Filarmonikoan, Bordele Akitaniako Orkestra Nazionalean eta Houstongo Orkestra Sinfonikoan.
Zuzendari gonbidatu lanetan, Grafek lehen mailako orkestra europarrekin egin du lan, esaterako, Amsterdamgo Concertgebow, Vienako Orkestra Filarmonikoa edo Londresko Orkestra Sinfonikoa, eta, amerikar orkestren artean, Cleveland, New York, Philadelphia, Los Angeles zein San Frantziskoko orkestretan, beste askoren artean.
Orain, Hans Graf EOSekin aritzeko itzuli da, "Zorigaiztoa gainditzen" bonu denboraldiko programan. Horren barruan, Ludwig Van Beethoven, Igor Stravinsky eta Robert Schumannen lanak interpretatuko ditu euskal orkestrak.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da