Euskadiko Orkestra
2016/11/24 - 11:02
Zea Mays eta EOS: 'Negua joan da ta'
Aiora Renteria eta Piti Imaz Zea Mayseko kideak Euskadiko Orkestra Sinfonikoari batu zitzaizkion, Ainhoa Moiuak lagunduta, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Fair Saturdayri hasiera emateko.
2016/11/24 - 10:37
Doctor Deseo eta EOS: 'Cuánto frío hace en Saturno'
Francis eta Jou Gonzalez Doctor Deseo taldeko kideak Euskadiko Orkestra Sinfonikoari batu zitzaizkion, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Fair Saturdayri hasiera emateko.
2016/11/15 - 13:54
EOSek grabatu du Gabonetako Loteriaren iragarkiko musika
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak jarri dio musika Espainiako Gabonetako Loteriaren iragarkiari, Fernando Velazquez getxoztarrak zuzenduta.
2016/11/03 - 16:29
R. Treviño izendatu dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari
2017/2018 denboraldian hasi, eta hiru denboraldian izango da zuzendari titular maisu estatubatuarra. Jun Märklen lekukoa hartuko du.
2016/10/01 - 17:21
EOSen denboraldi berria, abian
Estreinaldia, oroitzapena eta ospakizuna ditu argudio denboraldi berriak. Lehen kontzertua gasteizen izango da astelehenean.
2016/09/09 - 12:47
25 pribilegiatu EOSekin batera igo dira agertokira, Bilbon
Guridiren 'El Caserio' orkestra barrutik entzuteko aukera izan zuten atzo 25 pertsonek, Bilboko Azkuna Zentroan.
2016/04/27 - 16:10
Elgar eta Hosokawa Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denborald berrian
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Donostiako Orfeoiarekin abonamenduan jo ez duten "Carmina Burana"k zabalduko du urrian denboraldia. Bonbardekaten 80. urtean, Escuderoren "Gernika" bertsionatuko dute.
2016/01/19 - 17:08
EOS Juan Antonio Bayonaren film berriko soinu banda grabatzen ari da
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa “Un monstruo viene a verme” filmerako musika grabatzen ari da Miramongo bere egoitzan, Fernando Velazquez getxoztarrak, musikaren sortzaileak, zuzenduta.
2016/01/11 - 19:24
Euskadiko Orkestrak “Ederra eta piztia” eskainiko du otsailean
Malandain Ballet Biarritzekin batera prestatu dute dantza ikuskizuna. Thierry Malandain koreografoak Txaikovskiren musika erabili du La belle et la Bete ipuinaren adierazpen berria prestatzeko.
2015/03/16 - 16:02
EOSek Usandizagaren ''La llama'' berrestreinatuko du
Konpositore donostiarraren heriotzaren ehun urte igarota berrestreinatu eta grabatuko dute Usandizagak hiltzear zegoela 28 urterekin "Mendi Mendiyan" eta "Las Golondrinas" ondoren idatzi zuen opera.
2014/12/18 - 15:29
Musikenek eta EOSek orkestra ikasketen lehen masterra abiatuko dute
2015-16 ikasturtetik aurrera, hari tresnak jotzen dituzten hogeita hamar pertsonak Espainiako Hezkuntza Ministerioaren bermea duten ikasketok egin ahal izango dituzte
2014/12/09 - 22:30
'Laboari Ohiartzun' izeneko kontzertua emango du Euskadiko Orkestrak
Kontzertuaren antolaketan, Euskadiko Orkestrak, Musikagileak elkarteak eta Mikel Laboa Katedrak hartu dute parte.Lau lan estreinatuko dira. Horietako bat, Laboaren 'Gernika'ren bertsio sinfonikoa
2014/10/19 - 17:42
Praktiketako bost musikarik osatzen dute orkestraren lantaldea
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, musikari profesionalak izateaz gain, praktiketako ikasleak ere izaten ditu. Horietako bi dira Ainhoa Garayar biolionista eta Nerea Aizpurua biolontxelista.
2014/10/10 - 19:09
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Veneziako Bienalean da biran
Musika garaikidea ardatz duten bi kontzertu eskainiko ditu. Eta atzo, arrakastaz eman zuen lehena. Bi programek euskal soinuak atzerrian entzutea dute helburu.
2014/10/07 - 18:47
EOSek bi kontzertu emango ditu Venezian aste honetan
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Veneziako Bienaleko Musika Garaikidearen Jaialdian arituko da ostegun eta ostiralean, munduko musika topaldi garrantzitsuenetako batean.
2014/08/06 - 12:26
EOS 'egonkortu eta mundura zabaldu' nahi du Oriol Roch zuzendariak
Abuztuaren 25ean hasiko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lanean zuzendari tekniko berria. Proiektua finkatu eta nazioartera zabaldu nahi du, baina "euskal musika garaikidearekin konprometituta".
2014/08/05 - 16:33
Oriol Roch EOSeko zuzendari tekniko berria aurkeztu dute
Oriol Roch katalana abuztuaren 25tik Orkestraren zuzendari teknikoa izango da. Lau urteko kontratua sinatu du Galiziako Errege Filarmonika eta Teatro Lliureko Ganbara Orkestra kudeatu dituenak.
2014/07/24 - 19:06
Oriol Roch, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko hautagai
Gobernu Kontseiluak abuztuaren 5ean onartu beharko du izendapena. Oriol Roch Galiziako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa izan da azken 10 urteetan.
2014/06/16 - 18:44
EOS 'bere soinu nortasuna' aurkitzeko erronkan, Jun Marklen eskutik
Gaurko aurkezpenak Iñigo Alberdi orain arteko zuzendari nagusia agurtzeko eta Jun Markl aholkulari musikalari harrera egiteko balio izan du. "Berrelkartzeak" izenburua du denboraldiak.
2014/06/12 - 22:53
Euskadiko Orkestrak kontzertuak eskainiko ditu Pirritx eta Porrotxekin
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek lau kontzertu eskainiko dituzte ekainaren 13tik 20ra, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Donostian.