EOS 'egonkortu eta mundura zabaldu' nahi du Oriol Roch zuzendariak
Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) zuzendari gisa aurkeztu dute, eta bere lanerako oinarriak "egonkortasuna, zabalkuntza eta kalitatea" izango direla azpimarratu du katalanak.
"Proiektu liluragarri" baten aurrean dagoela, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buru izatea "aukera bat" dela eta sortutako aukerei "erantzuna ematea" espero duela adierazi du Boschek aurkeztu dutenean. Orkestrari dagokionez, "finkatutako proiektua" dela esan du, "serioa eta aukera handiak" dituena.
Ildo honetan, Euskal Herrian eta Estatu mailan duen posizionamendua nabarmentzearekin batera, Orkestra nazioarte mailara zabaltzeko interesa azaldu du. Errepertorioari dagokionez, euskal musika garaikidearekiko konpromisoa adierazi du eta, era berean, orokorrean euskal errepertorioa babestea garrantzitsua dela azpimarratu du.
Bestalde, Josean Muñozek orkestraren eta herriaren proiektuarekiko konpromisoan, seriotasunean eta profesionaltasunean oinarritu du Oriol Roch orkestraren zuzendari nagusi aukeratu izana. Roch datorren abuztuaren 25ean hasiko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan lanean.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da