Euskal Encounter
2016/10/07 - 22:01
Abian da Araba Encounter topaketa informatikoa
Gaurtik hasita eta igandera arte, mila pertsona baino gehiago bilduko dira Gasteizko Iradier Arena aretoan. Bertaratzen direnek segundoko hamar gigabiteko konexio-abiadura izango dute.
2016/07/24 - 16:36
Nagiki altxatzen dira informatika-festan, gau luzeen ondorioz
Egunean zein gauean mugimendu handia izaten da Barakaldoko BECeko pabilioetan: beti dago zer egin Euskal Encounterrean.
2016/07/23 - 16:29
Ordenagailuak baino askoz gehiago da Euskal Encounterra
Besteak beste, nostalgiarako txokoa ere badago Barakaldoko BECen, ahaztuta geneukan bideo-jokoetan jolasteko aukera eskaini dutelako.
2016/07/22 - 17:30
Inoiz baino ordenagailu gehiagorekin abiatu da Euskal Encounter
Teknologia berrien zaleek bat egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan. Datorren uztailaren 25era zabalik egongo da Euskal Encounter topaketa.
2016/07/22 - 17:16
Euskal Encounterra indartsu hasi da, 4.608 ordenagailurekin
Euskal Encounterra indartsu hasi da aurten 4.608 ordenagailurekin, inoiz baino gehiago. Parte-hartzaile guztiei zerbitzua emateko 10 kilometro zuntz instalatu dituzte, segunduko 40 GBko abiadurarekin.
2016/07/20 - 16:17
Ekintzaile profesionalak sarituko dituzte Euskal Encounter topaketan
Negozioa hasieratik sortu eta garatuko duen proiektu ekintzaile bat eta jada sortutako negozio onena sarituko ditu eremu digitalarekin harremana duen startup lehiaketak.
2016/07/19 - 15:12
Kanpamentu teknologikoak hitzaldiak emango ditu Euskal Encounterrean
Uztailaren 23an eta 24an hainbat hitzaldi eta ikastaro antolatu ditu kanpamentu teknologikoak. Guzti horiek doakoak izango dira eta Euskal Encounterraren parte izango dira.
2016/07/08 - 14:20
Euskal Encounterra, inoizko handiena
Uztailaren 22tik 25ra, antolatzaileek BECn paratutako 4.608 eserlekuak iaz baino 500 gehiago - beteko dituzte milaka informatika zaleek. Lau egunetarako sarrerak agortuta daude.
2015/10/12 - 20:29
795.000 giga mugitu dituzte Araba Encounterren hiru egunetan
Antolatzaileek topaketak izan duen harrera ona nabarmendu dute, eta horrek ekimenak aurrera jarraitzea bermatzen duela baieztatu dute.
2015/10/10 - 14:24
Zaleak eta profesionalak, topagune informatiko garrantzitsuenean
600 lagunetik gora parte hartuko dute aurtengo edizioan, bigarrenean, alegia. Informatikazaleen txoko bihurtu da Gasteiz asteburu honetan.
2015/10/01 - 22:24
Araba Encounterren 600 lagun batuko dira 10 Gbps-ko abiaduran
Partaideek 10Gb-eko konexio abiaduran nabigatzeko aukera izango dute, iaz baino hamar aldiz bizkorrago.
2015/07/26 - 20:53
7.000 teknologiazale bildu dira egunotan Barakaldoko BECen
Urtero bertan elkartzen diren lagunentzat oporren pareko zerbait da Euskal Encounterra, izan ere, bilgune hark aparteko mundu bat sortu du egunotan.
2015/07/23 - 22:02
Euskal Encounter 2015eko irudirik onenak
Informatikako 6.000 zale baino gehiago bildu dira 2015eko Euskal Encounterren, Barakaldoko BECen. 4.096 ordenagailurekin jolasten eta nabigatzen ari dira.
2015/07/23 - 17:26
'Euskal Encounter 2015' abian da igandera arte
Euskal Encounter ordenagailuetarako jokoen paradisu bilakatu da. 6.000 lagun BECen dira dagoeneko munduko internet azkarrenetako konexioaz gozatzeko.
2015/07/21 - 18:04
Euskal Encounter topaketak 6.000 lagun batuko ditu BECen
Uztailaren 23tik 26ra bitartean egingo da Barakaldoko BECen. 6.000 parte-hartzaile bertaratuko dira.
2014/07/27 - 19:54
16.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Euskal Encounterren
Ekitaldiaren koordinatzaile nagusiak 22. ekitaldiaren balorazio positiboa egin du eta oso pozik agertu da.
2014/07/26 - 22:55
Zonbiak protagonista arratsaldean
Informatika aditu eta zaleen bilera hartu dute zonbiek, eta hiru lagun baino ez dira bizirik atera. Helikoptero batek jaso ditu gerora.
2014/07/24 - 16:08
Ordenagailu eta informatikazaleak, Euskal Encounterreko protagonistak
Euskal Encounterra Estatuko topaketa handiena eta beteranoena da. Milaka lagun elkartuko ditu igandea arte. Lau egunez erakustazokatik ia atera gabe egongo dira zaleak.
2014/07/24 - 10:52
6.000 pertsona asteburu honetan BECen, Euskal Encounter azokan
Espainiako Estatuko informatika azoka beteranoena da, eta Europar Batasuneko handienetakoa. Igandera arte iraungo du.
2014/07/18 - 18:13
Ostegunean hasiko da Euskal Encounter, 4.000tik gora ordenagailurekin
6.000 pertsonak hartuko dute parte BECen, Europako informatika azokarik handienetakoaren 22. edizioan.