Euskal Encounterra, inoizko handiena
Aurtengo Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago.
Euskaltel Konekta Fundazioak antolatuta eta SPRIk babestutako hitzordua Estatuan egiten den informatika eta bideo-joko zaleen bilkura handi eta zaharrena da.
Urtero-urtero gora doa Encounterraren parte hartzaile kopurua. Hori dela eta, aurten ordenagailu postu gehiago (512) jarri dituzte eskura antolatzaileek. Hori horrela izanik ere, lau egunetarako sarrerak arin batean agortu dira, bost minutu eskasean. Iaz sei minututan amaitu ziren.
Ordenagailu-festaren 24. edizio honek elkarren artean konektatutako ordenagailu-sare erraldoia izango du, 35.000 metro koadroko azaleran. Lau egunetan zehar, etenik gabeko jarduera izango da, software librea, hardwarea, sormen digitala eta bideo-jokoak ardatz dituzten dozenaka ekintza eta lehiaketarekin. Euskal Encounterrean konexio-abiadura segundoko 40 giga simetrikokoa izango da (datuen igoerarako 40 giga eta jaitsierarako beste 40). Abiadura horri esker, "munduko informatika-topaketa azkarrenetarikoa" bilakatu da Euskal Encounter, Euskalteleko iturriek nabarmendu dutenez.
Opengunea, ordenagailuen eremuan bertan
Berrikuntza gisa, Opengunea, doakoa eta publikoari irekia den gunea, ordenagailuen eremuan bertan kokatuko da. Hala, elkarrekintza sustatuko da parte hartzaileen eta stand, hitzaldi zein tailerretara gerturatzen diren bisitarien artean. Opengunean 30 formakuntza-saio baino gehiago eskainiko dituzte, gai anitzen inguruan: programazioa, diseinu digitala, sare sozialak, robotika eta bideo-jokoak, besteak beste. Gainera, Euskal Encounter barrutik ezagutu eta parte-hartzaileei erreserbatutako lehiaketetan parte hartu nahi dutenek, topaketan bertan salgai jarriko diren eguneko sarrerak eskuratu ahal izango dituzte.
Encounterraren antolatzaileek azpimarratu dutenez, BECeko hitzorduak "hainbat sektoretako profesional eta zaleen arteko hartu-emana bultzatzeko apustua egiten du, talentu teknologikoak suspertu eta negozio ideia berriei bidea emateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.