Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia
2022/10/23 - 11:26
Alaia Martinen bertso-agurra, bigarren finalaurrekoetarako txartel zuzena lortuta
729,5 puntu batu ditu Martinek Elizondon izandako lehenengo finalaurrekoan. Zuzenean lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an.
2022/10/23 - 00:32
Alaia Martin garaile Elizondon, finalaurrekoetako lehen saioan
729,5 puntu batu ditu Martinek eta zuzenean lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Bigarren izan da Joanes Illarregi 711 punturekin eta hirugarren Agin Laburu 677rekin. 1.400 bertsozale elkartu dira Baztan pilotalekuan.
2022/10/22 - 12:33
Bertsolari Txapelketa Nagusiak finalerdiei ekingo die gaur Elizondon
Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre lehiatuko dira. 17:00etatik aurrera, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n.
2022/10/19 - 17:09
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa, larunbatean Elizondon
Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre lehiatuko dira, eta saioa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n.
2022/10/15 - 16:05
Lehenengo faseko azken bi saioetako aleak: Donostiakoak eta Lizarrakoak
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da jada. Erabakita geratu da finalaurrekoei ekingo dien 24 bertsolariko taldea nortzuk osatuko duten. Aurrera egin aurretik, Donostiako Victoria Eugenian eta Lizarrako Los Llanos aretoan entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. Horrezaz gain, ba al dakizu zer den #HAMARGARRENA Podkast-a? Saio honetan kontatuko dizugu eta nola ez, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

2022/10/10 - 00:08
Aitor Bizkarrak lortu du Lizarran finalaurrekoetarako zuzeneko azken txartela
Lehen faseko azken saioa izan da gaurkoa, eta horrenbestez, zehaztuta gelditu da finalaurrekoetako lehen saioetan ariko direnen zerrenda. Zuzeneko txartela lortu dutenez gain, puntuazioz sailkatu diren 13 bertsolari eta duela lau urte finalista izan ziren bost bertsolari izango dira horietan.

2022/10/09 - 10:08
Jone Uria Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan izango da Donostian egindako lanari esker
Victoria Eugenia antzokia goraino zela, 706 puntu lortu ditu Uriak, ariketa denak ongi beteta, Ganbarakoa bereziki. Igande honetan Lizarran jokatuko den lehen faseko azken saioaren emaitzen zain, laugarren da Uria orain arteko sailkapenean.
2022/10/08 - 16:05
Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioen errepasoa
Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa; lehenengo faseko azken bi saioen atarian, Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioetako bertsoaldiak berreskuratu nahi ditugu. Txapelketaren molde zurrunak, umorerako tartea ere eskaintzen du eta horiek eskaintzen saiatuko gara. Bederatzikoak ere ez digu hutsik egingo.