Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia
2017/12/17 - 18:47
Bikote hasi berria dira Colina eta Elortza, eta senideekin topo egin dute
Algara handia entzun da Barakaldoko BECen, gaia emanda, zortziko txikian puntutan Sustrai Colinak eta Igor Elortzak egindako bertso dibertigarriei esker.
2017/12/17 - 18:28
Arma esportazioari uko egiteko eskatu dio Arzallusek Lujanbiori
Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok portuko zamaketarien errola hartu dute arratsaldeko lehen saioan, sei puntuko motzean.
2017/12/17 - 18:21
Mozkin handiko euskal enpresa bateko komertzialak dira Sarriegi eta Colina
Arratsaldeko lehen ariketari eutsi diote Aitor Sarriegik eta Sustrai Colinak, binaka, hiruna bertso sei puntuko motzean.
2017/12/17 - 18:07
Arratsaldeko saioari hasiera eman diote zortzi bertsolariek
16:30ean berrabiatu da Barakaldoko BECen egiten ari diren Bertsolari Txapelketaren finala. 20:00ak aldera jakingo dugu irabazlearen izena.
2017/12/17 - 15:57
Bertsolari Txapelketaren finala 2017
Igor Elortza,Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze oholtza gainean aritu dira, txapela bila.
2017/12/17 - 15:41
Kartzelako lana: Parisko atentatuen egiletzat jo dute Amets Arzallus
Hendaiarrak atentatuen susmagarria izango balitz aritu da oholtza gainean.
2017/12/17 - 15:27
Txaloka eta zutik hartu dituzte bertsolariak
11:00ak pasata hasi da Barakaldoko BECen bertso-maratoia. Zozketak erabakitakoa errespetatuta, abiatu dira zortzi lehiakideak taula gainera.
2017/12/17 - 15:14
Barakaldoko BEC txikia geratu da Bertsolari Txapelketaren finalerako
Goizeko bederatzietan ireki dituzte ateak, eta ikusleak urduri leku onena hartzeko. Ondo prestatuta joan dira: zorroekin, ogi-barrekin eta baita hozkailuekin ere.
2017/12/17 - 15:01
Lujanbioren kartzelako lana: ihes egindako drogazalea itzuli da etxera
Hernaniarraren bertsoek ikusleen barrenak astindu dituzte.
2017/12/17 - 14:44
'Aitor, atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak'
Aitor Sarriegi beasaindarrak ikastolako irakaslearen papera hartu du kartzelako lanaren bertsoak prestatzeko.
2017/12/17 - 14:13
Sustrai Colinaren hiru bertsoak, zortziko txikian
Banaka, hiru puntu emanda, bertsorik ederrenak bota ditu urruñarrak Barakaldoko BECen izandako finalean.
2017/12/17 - 13:17
Maialen Lujanbioren agurra, Bertsolari Txapelketako finalean
Entzun ezazu Maialen Lujanbio Zugastiren agurra, osorik, 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean.
2017/12/17 - 12:47
Agurra kantatu dute bertsolariek, banan-banan: entzun itzazu denak
Entzule guztiak euren tokian direla, goizeko 11:00etan ekin diote zortzi bertsolari finalistek euren arteko azken lehiari. Aurrena, agurra kantatu dute, banan-banan. Entzun itzazu denak.
2017/12/16 - 23:11
Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus, kinieletan faboritoak
Dena dela, finalean arituko diren beste bertsolarik ere aukera handiak dituztela uste dute askok.
2017/12/16 - 22:56
Dena prest bertsoen egun handirako
ETBk oso osorik eskainiko du zuzenean final handia. Horretarako toki estrategikoetan jarri ditu kamerak.
2017/12/16 - 20:01
Azken prestakizunak BECen biharko Bertsolari Txapelketaren finalerako
Zortzi buru eta txapela bakarra. Igande iluntzean jakingo dugu nor den Euskal Herriko bertsolari txapelduna eta nork eutsiko dion "tituluari" hurrengo lau urteotan.
2017/12/16 - 08:21
Finaleko ariketak
Finalak hiru saio izango ditu. Goizean zortzi bertsolariak arituko dira, baita arratsaldean ere. Amaieran, puntu gehien eskuratu dituzten bi bertsolariek jardungo dute nor baino nor.
2017/12/14 - 17:57
Zortzi betsolari, zortzi bertsokera
Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze arituko dira nor baino nor txapelaren bila.
2017/12/13 - 23:12
Sebastian Lizasok jantziko dio txapela irabazleari igandeko finalean
Ia hiru hilabete igaro dira Bertsolari Txapelketa Nagusia abiatu zenetik, eta igandean amaierara iritsiko da BECen jokatuko den finalarekin.
2017/12/04 - 22:41
Txapelketaren finalean lehiatuko diren 8 bertsolari hautatuak
Abenduaren 18an BEC-en finalean, Amets Arzallusi txapela irabazi nahian, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Unai Agirre, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio arituko.