Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia
2017/12/04 - 18:32
Finaletik bi astera, Amets Arzallus lasai
Gaiek arduratzen dute gehien bat duela lau urteko txapelduna. Maialen Lujanbio finaleko emakume bakarra izatea ez dela egungo bertsolaritzaren irudia esan du.
2017/12/02 - 23:39
Aitor Sarriegik irabazi du Iruñeko finalaurrekoa
Gaurko irabazleaz gain, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre arituko dira lehian abenduaren 17ko finalean.
2017/12/02 - 22:13
Aitor Sarriegik lortu ditu puntu gehien txapelketaren azken finalaurrekoan
Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Sarriegi bera arituko dira txapelketaren finalean, hilaren 17an.
2017/11/26 - 22:44
Igor Elortza izan da nagusi Donibane Lohizuneko saioan
710 puntu eskuratu ditu Durangokoak gaur jokatu den finalaurrekoan. Iruñeko saioa baino ez da geratzen Barakaldon izango diren finalistak ezagutzeko.
2017/11/26 - 21:43
Igor Elortzak Donibane Lohizuneko saioa irabazi du
Durangarrak 710 puntu lortu ditu igande honetan izandako finalaurrekoan. Hona hemen bere azken agurra.
2017/11/19 - 22:56
Sustrai Colinak irabazi du Amurrioko saioan
Beñat Gaztelumendi (694,5 puntu), Jon Maia (681,5), Nerea Ibarzabal (675,5), Jon Martin (668,5) eta Etxahun Lekue (615) sailkatu dira ondoren.
2017/11/19 - 21:56
Sustrai Colina Amurrioko saioan gailendu da
Bertsolaritza Txapelketaren finalaurrekoen bigarren itzuliaren lehenengo saioan 701 puntu eskuratu ditu Colinak.
2017/11/12 - 23:11
Aitor Mendiluzek irabazi du lehen itzuliko azken finalaurrekoa
Andoaingo bertsolariak 740,5 puntu lortu ditu. Finalaurrekoetako lehenengo itzulia amaituta, bigarrenera sailkatu diren bertsolarien izenak eman dituzte ezagutzera.
2017/11/12 - 21:27
Iruñeko finalaurrekorako txartela lortu du Aitor Mendiluzek
Andoaindarra garaile atera da igande arratsalde honetan Durangon izandako lehen itzuliaren azken finalaurrekoan.
2017/11/04 - 23:02
Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko finalerdia
694,5 puntu bildu ditu Añorgakoak eta azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu da zuzenean.
2017/11/04 - 21:34
Beñat Gaztelumendik Amurrioko finalaurrekorako txartela lortu du Maulen
Gaztelumendi izan da Maule-Lextarreko saioan irabazle, 694,5 puntu lortu ondoren.
2017/11/02 - 17:07
Maialen Lujanbio, irabazle Irungo finalaurrekoan
750 puntu lortu ditu bertsolari hernaniarrak. Aitor Sarriegi izan da bigarren (705), eta Unai Agirre hirugarren (667).
2017/11/01 - 22:56
'Ron pon pon, gora eta gora beti, Carles Puigdemont': M. Arzallusen bertsoa
Maddalen Arzallusek umore onez agurtu du Bertsolari Txapelketa Nagusiaren Irungo finalaurrekoa. Carles Puigdemonti bertsoa eskaini dio, Doraemonen doinuarekin. Hara!
2017/11/01 - 22:24
Maialen Lujanbioren kartzelako lan osoa (historia osoko onenetakoa ote?)
"Dena ondo zihoan, argia piztu den arte". Hori izan da gaia, eta hauek Maialen Lujanbiok oparitu dizkigun bertsoak. Ahaztezinak.
2017/10/29 - 00:20
Sustrai Colina Bertsolari Txapelketaren bigarren itzulirako sailkatu da
Bastidan izandako lehen finalaurrekoan garaile atera da urruñarra, 705,5 puntu lortuta.
2017/10/28 - 23:25
Lehen finalaurrekoan garaile atera da Sustrai Colina
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bigarren itzulirako sailkatu da, zuzenean, urruñarra. 705,5 puntu lortu ditu.
2017/10/28 - 14:04
Gaur abiatuko dira finalaurrekoak, Bastidan
Final-laurdenetatik sailkatu diren 18 bertsolariei, duela lau urte finalista izandako sei bertsolari batuko zaizkie.
2017/10/15 - 17:18
BECeko finalerako sarrera guztiak agortu dira
Abenduaren 17an jokatuko da Barakaldon, BECen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, baina jada ez dago sarrerarik. Hala ere, badaude oraindik finalaurrekoetarako sarrerak.
2017/10/15 - 11:02
Etxahun Lekue garaile, Tolosako azken final laurdenean
Lekuerekin batera, Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak lortu dute finalerdietan sartzea. Guztira, 18 bertsolari arituko dira hurrengo fasean, datozen urriaren 28an Bastidan jokatuko den saiotik hasita.
2017/10/09 - 12:18
Nerea Ibarzabal, irabazle Zumaiako final-laurdenean
Azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak. Datorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan azken final laurdena.